Donostia (Gipuzkoa)

Gerrako haurrak

Gerrako haurrak Aita Bilbora joan zen, baina beraiek etxean gelditu ziren. Ezagun batzuk Errusiara bidali zituzten lau seme-alabak, eta ez zituzten gehiago ikusi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Bilbora joan zen, baina beraiek etxean gelditu ziren. Ezagun batzuk Errusiara bidali zituzten lau seme-alabak, eta ez zituzten gehiago ikusi.

Transkripzioa

-Eta lehen esan dezu amari esan zeniyola: “Goazen, ama, goazen”. Ta /da/ nora, nora jun ziñaten?
-Ez giñan jun.
-Ez ziñaten jun.
-Nere aita jun zan /juntzan/ aurretik Bilbaoraiño. Eta etorri zan egun batian. Ni hortaz goatzen naiz, etorri zan eta esan zun /esantzun/. Amai esan zion /esantzion/: “Maria, arkitu det etxe bat haurrentzat. Villa bat da, eta han egongo die oso ongi”. “Nola?”, esan zion /esantzion/ amak. “Haurrak, eta gu hemen? Ezta pentsatu´re, zerbait gertatzen bazaigu, lauak eon… lauai gertatuko zaigu, baiño banatu…”. Eta nere ahizpai esaten nion askotan. Hemen geratu giñan, ez zitzaigun ezer gerta… Ahizpai esaten nion: “Ia-ia Rusian bukatuko genun”. “Porque” hango haurrak jun ziren batzuk Inglaterrara, bestiak Belgikara… baiño hara jun zirenak ez ziren /etziren/ bueltatu gehiyo. Guk ezautu genun senar-emazte bat, lau seme-alaba zituzten, bialdu zituzten Errusira, hil ziren eta ez zituzten gehiyo ikusi. Lau, e. Errex esaten da. Lau. Ta holako asko.
-Ta zuek bi senide ziñeten? Bi ahizpa?
-Bi ahizpa giñan, baiño gero, nik hamabi urte nitula jaiyo zan beste… mutil, mutil bat.
-Orduan hiru…
-Hiru giñan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia