Donostia (Gipuzkoa)

Kupoak, errazionamendua

Kupoak, errazionamendua Kupoak zeuden, baina irina oso txarra zen. Errazionamendu kartila eta kategoriak. Gerraostean hasi zen gosea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kupoak zeuden, baina irina oso txarra zen. Errazionamendu kartila eta kategoriak. Gerraostean hasi zen gosea.

Transkripzioa

-Gerra ostian, hemen, klaro, ogirik nola ez zeon… eta zuek nola moldatzen ziñeten negoziyuan?
-Ba kupuak baziren.
-Kupuak.
-Bai, klaro. Bai, bai, bai. Egunero bazeon, baiño ze iriña. Gariyanzkoak ez ziren, harri koxkorrak bezain gogorra.
-Eta zuek iten zenuten iriña, iriñ horrekin ogiya?
-Bai, bai.
-Eta ezin ona atera, ez?
-Ta batzuek holako puxka eguna pasatzeko. “Porque” ordun kartillak zeuden, razionamientokoa. Bai.
-Eta hona etortzen ziren kartillakin ogiya erostera?
-Bai. Eta bakoitzai eman behar zizaion… kategoriak zeuden gaiñea. Langilliak zuten pixkat puxka haundiagoa. Baiña holakoa egongo zen, e, lanian aitzeko, eta beste batzuk hola.
-Bollo txiki-txiki...
-Bai, bai, bai. Jendiak geizki pasa du. Gose, gerra bukatu ta gero izan zan okerrago, e. Gosete urtia izan zen 39an. Uste det, ez... 39an...
-Bai, berrogei ta...
-Ez, hogeita hemezortzi... 1942an, uste det. 39an bukatu zan gerra. Bai, bueno, hau liburutan eongo da, eta askoz hobeto jakingo (de)zue!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia