Gerrako kontuak, fusilamenduak eta atxiloketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-072-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:03:53
- Erref: DON-072/024
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Ni entzunez, entzunez... guri ez zaigu /etzaigu/ tokatu familian. Gure ama zanak esaten zun: “Geizki pasa, baiño suertia izan degu”. Bakarrik nere lehengusu bat hil zala, baiño frentian ya, gerran, beste gauza da, baiño fusilatuta hola ez. Baiño inguruan ezaunak bai.
-Jende asko jun zan…
-Beira, gau hartan nola kontatu deun hemendik jendia iheska zijoala eta kale hau zan: koltxoia sorbalda gaiñian, maleta zaharrak ahal zuten /altzuten/ bezela, haurrez beteta ta korrika danak. Ni: “Ama, goazen, goazen”. Noa ez nekien, baiño “ama, goazen, goazen”. “Bai, oaintxen jungo gea, oaintxen jungo gea”. Eta gero eliza erre in behar zutela, “porque claro” hemen ba PNVkoak eta baziren ta jende…. Baiño beste batzuk ere baziren, hola pentsatzen ez zutenak, eta esan zuten /esantzuten/ alde itekuan erre ingo zutela eliza. Ordun, PNVko… hemen bizi zan, sagardotegi bat zun, Juanito, eta gizon haundi bat, pasa… bea eta beste batzuk pasa zuten gau guztiya eliza gordetzen, e. Salbatzeagatik, ez? Bestiak…
-Ez erretzeko.
-Hori da. Eta handik egun batzutara reketeak sartu, eraman zuten, atxilotu zuten, eraman zuten espetxea, ordun zeon Ondarretan kartzela, eta bere alaba, ni bezela deitzen zan gaiñea, bere alaba juten zitzaiyon egunero bazkaria eramatea. Egun batian iritsi, eta esan zion /esantzion/: “Ez, ez dao /eztao/ hemen”. “Oi, ez dao /eztao/?”. “Ez, eraman dute, eraman due Errioxa aldea mahatsa biltzea”. Nola esaten zan erderaz? “Vendimiar. Le han llevau a vendimiar”. Eta beste batzuei gauza berdiña, ta beste batzuei, eta beraiyei... eta esaten zutenian “a vendimiar”, kitto, garbiak. Garbitu zituzten ordurako. Ta holako asko. Hemen zeon beste emakume bat… bere senarra ere gizon […] zan, nik uste det, hor bizi zan. Eta zitun hiru seme-alaba eta bat, gaiñera, zan ez oso… betiko haurra, ez dakit ze, txikia geratu zan, ez zan /etzan/ oso-oso… osatua ez zeon /etzeon/. Eta egun batian, e… dendan beste batek zirikatu in zun, ez dakit intentzioakin edo ez ta… A, ez, bai: harek ba jakiteagatik. Oi, beltzez ikusita: “Ai, Maria, ya le veo, que le pasa, quien se le ha muerto?”. Eta bestiak kontatu. Eta esaten dio: “Pues que le han matau a mi marido, estos sinvergüenzas, que son tanto como los otros”, o holako zerbait. Eta beste hirugarren batek entzun, ta denuntzia jarri zion emakume horri. Denuntzia jarri zion. Ta eraman egin zuten, eta hiru haurrak geratu zian hor. Ez dakit zenbat denbora euki zuten, baiño… holako gauzak…
-Holako gauzak asko, ezta?
-Asko. Naparran ere bai, e. Naparran ere bai. Eta hemen bizitu zan beste bat ere, laugarrenian bizi zan, ordun: Artola. Hura ere garbitu in zuten. Igesi zijoan Bilbotik Burdeosea, eta bidian Francon itsasontzi haundi bat, “el Cervera, que nos tenia asustaus”, sirena jotzen zuten, zerbait ta pan-pan, eta gu bodegara danak. Etxeko guztiak, e. Hemengo biztanle guztiak bodegara. Uiii. Gu haurrak giñan ta oso ongi pasatzen genun. Gordeketara jostatzen giñan, iriñan zaku tartian ta hola. Baiño bai, bai. Eta harrapatu zuten beste txalupa, o beste itsasontzia, eta garbitu zituzten hor, Hernaniko kanposantuan. Bai, bai, hemen garbitasuna in zuten izugarria.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!