Donostia (Gipuzkoa)

Zapia jartzeko moduak

Zapia jartzeko moduak Zapia buruan duela ibili izan da beti. Garai bateko amonek zapia nola janzten zuten erakusten du. Zapia beltza izaten zen; amantala ere bai, esne partitzera joateko. Lanerako, abarkak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zapia buruan duela ibili izan da beti. Garai bateko amonek zapia nola janzten zuten erakusten du. Zapia beltza izaten zen; amantala ere bai, esne partitzera joateko. Lanerako, abarkak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ikusten zaitut buruan paiñe... buruan zapiyakin.
-Ni beti hala ibiltzen naiz.
-Beti? Eta lehen, lehen e...
-Ni beti.
-Eta lehen zapia erabiltzeko ohitura gehiyo zeon, ezta?
-Bai.
-Oin ez da ikusten asko...
-A ni nola aitzen naizen...
-Umetatik jartzen zan zapiya ala gero?
-Gero, gero, bai.
-Hori, zenbat urtekin jartzen da zapiya edo...?
-Ez dakit. Ez dizut esango. Lehen, garai batian holaxe jartzen zian, hemendik behetik gora...
-Eta koloria?
-Beti hau, klasi hau.
-Beti hori, klase hori?
-Bai.
-Aaaaaaaa.
-Hola jartzen zan garai batian, nik beste aldea ibiltzen det baiño… hola.
-Hola jartzen zan, e?
-Bai. Amonak-eta hola...
-Amonak-eta beltza, ez?
-Bai.
-Ze honek badazka...
-Bai, pintxorrak dazka... Holaxe.
-Aaaa… ikusi.
-Gizonak txapela eta emakumiak zapiya, hola.
-Bai.
-Eta hori euzkiyandako eta...
-Bai, danatzat.
-Danantzat, ez? E... neguan berotu ere ingo du ta...
-Jesus! Bai.
-Eta amantalak-eta... amantal beltza erabiltzen zan?
-Bai, amantala beltza ibiltzen zan, hor badakat nik oaindik, lehengon batian ikusita nun maletan han zeola.
-Amantal beltza ta...
-Esne partitzea juteko ta...
-Bai, beti beltza?
-Bai.
-Ta poltsikuekin?
-Bi patrikakin.
-Bi poltsiko, hor e... dirua-ta sartzeko ta...
-Atzian lotu... hola ibiltzen giñen gu.
-Eta oiñetakuak?
-Oiñetakuak, “en general” hoik eosteko… hoik, hemen ibiltzeko, nik holakuak. Abarkak.
-Abarkak?
-Bai. “En general” bai, etxian ibiltzeko. Oin beste batzuk ibiltzen tut, etxian sukaldian nabillenian, baiño “en general” hola kanpuan-ta ibiltzeko hoik. Bueno…
-Abarkak.
-Bai.
-Eta abarkak bakarrik ez zian erabiliko... beste oiñetako batzuk ere bai, ez?
-Bai, ibiltzen zian. Zapatillak esaten giñun.
-Zapatillak.
-Bai.
-Eta nola zeuden inda? Telazkuak?
-Bai.
-Telazko zapatillak?
-Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia