Donostia (Gipuzkoa)

Arroketan, lapak eta arrain txikiak

Arroketan, lapak eta arrain txikiak <p>Anaiarekin joaten zen arroketara. Bikote bati pastelak nola lapurtu zizkioten, eta gero damutu. Lapa bila eta arrain txikiak, kanaberarekin. Amua, kakoa. Lapak prestatzeko moduak: tortillan... Lanpernetan gutxi ibili zen, arriskutsua zen eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaiarekin joaten zen arroketara. Bikote bati pastelak nola lapurtu zizkioten, eta gero damutu. Lapa bila eta arrain txikiak, kanaberarekin. Amua, kakoa. Lapak prestatzeko moduak: tortillan... Lanpernetan gutxi ibili zen, arriskutsua zen eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek juten ziñaten arroketera-eta?
-Bai. Anaiya difuntuak eta biyok in izandu deu… Jun gea arrokata, pareja bat etorri da arroka, baakizu, denboapasa. Ta in zituen pastelak, ez dakit, goiko zean utzi... arkaitzetan, goiyen. Ta gu etxea, ta gose bat bagenekan ta: “Ostu ite yeu!”. Jan genun birian, etxea bitarte jan, baiño geo ez giñan earriyak earki ibili, e?
-Ez? Gero damututa?
-Bai, geo damutu... Ze esango ote zituen haik, ta hoixe... hoi´e in izandu deu arroka junda...
-Baiña gosia daonian...
-A, bai.
-Momentuan, e?
-Ezta goatzen!
-Tentaziyo haundiya da hori...
-Ezta goatzen! Ezta goatzen! Ezer…
-Lapa billa-eta ibiltzen ziñaten han, ala?
-Bai. Lapak eta arrai txikiya “en general” behintzet. Karraspiyo ta holako gauza.
-Eta nola harrapatzen zenuten arrai txikiya?
-Kaiñabelakin.
-Kaiñaberakin?
-Bai.
-Orduan, etxian bazeon kaiñabera.
-Bai. Oaintxe´e eongo dia.
-Eta amu bezela ze jartzen zenuten?
-Amua bezela izaten zan holaxe gauza txiki bat, jostorratzen mouko batzuk izaten zien, doblatuta ta aproposak izaten zian, saltzen zian hoik. Eta haik jartzen giñun kordelian [...] lotuta, eta hua iten genun jaten eman, jatena jarri muturrian eta… itsasoa bota. Ta hua jatea juten zianian peatzen zien beak, kakua nola izaten zun, kakun, hasten zianian tiraka ta ezin atea beak. Peatu iten zitzaiyon ta... ateatzen giñun kanpoa ta fuera! Ekartzen giñun ta... lixto.
-Eta zizaria edo ze jartzen zenuten amuan?
-Ba batzutan txitxaria ta beste... eozer gauza! Lapak igual!
-A bai, e? Lapak´e bai?
-Bai. Jartzen giñun.
-Ta lapa asko zeon?
-Bai, ordun bai, garai hartan bai.
-Eta ze iten zenuten gero? Lapak nola prestatzen zian, jateko?
-Jateko? Batzutan ondo garbitu ta salda busti. Piparrakin puskatekin ta tipulakin ta kaxuela jarri ta benga, jatea! Azala alde batea ta bestea bestia… Ta beste batzutan, berriz, kendu zea, axala; mamiya bakarrik jarri, tortilla in… goxo askua!
-Bai, lapa tortilla ez da txarra izango!
-Hoik danak iten giñun, garai batian.
-Eta lanpernetan-ta ere ibiltzen zan jendia...
-Ba gu… gu gutxi. Gu gutxi. Tokatu ezkeo ekartzen giñun batzuk, baiño… peligrosua izaten zan lanperna; zuluetan sartu biha izaten zan ta guk ez gendun arrixku hua nahi izaten… Ez. Ibiltzen zan jendia, ibiltzen zan lanpernetan. Gaur ez dakazu ibiltzeik, e!
-Ez, ez…
-Gaur ez do ibiltzeik, lanpernetan. Noiznahi dakizu [...] kendu ixkiela ta iñez majiña bati aitzen diyuet, lanperna.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia