Donostia (Gipuzkoa)

Umeen bataioa eta linboa

Umeen bataioa eta linboa Mutilak lehenago bataiatzen ziren neskak baino, baina azkar denak ere, hiltzen baziren linbora ez joateko. Ume asko hiltzen ziren orduan; amak ume bat nola galdu zuen kontatzen du. Baserrian neskek lan gehiago egin zuten mutilek baino. Maiorazgoa, normalean mutila.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutilak lehenago bataiatzen ziren neskak baino, baina azkar denak ere, hiltzen baziren linbora ez joateko. Ume asko hiltzen ziren orduan; amak ume bat nola galdu zuen kontatzen du. Baserrian neskek lan gehiago egin zuten mutilek baino. Maiorazgoa, normalean mutila.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta umiak bautizatu, jaio eta zenbat denborara? Axkar, ez?
-Bai. Mutilla bazan lenuo, neska bazan… ba, hiru-lau eun igual pasatzen zian.
-Eta zeatik ba hori?
-Ez dakit ze…
-Ohitura?
-Ohittura zan behintzat hemen. Mutilla baldin bazan, ahal zan azkarrena! Ta neska baldin bazan… ña, bi o hiru eun pasatzen zian. Baiño asko ez, e. Asko ez zan pasatzen, zeatikan esaten zuen… apaizak sermoyetik uju iten zuen bataiyatu be hiltzen bada, zan, zera juten ziela, linboa juten ziela, ez zuela ezer ikusten. Ta jendiak bela bataiatzen zun. Bataiatu bela iten zan.
-Bela, lehenbailehen, ez juteko linbora, ez?
-Bai.
-Baiña garai hartan hiltzen zian umiak…
-Asko, asko, asko juten zan. Garai hartan asko juten zan, esan dizut ba ni neroni bi ahizpa eta bi anaya jun zitzaixkian. Baiño bat jun zitzaian o jun zan… Egiya esan, kalea jun zan ta kaletik sentitu zun ta etxera etorri zan nolabaite, ta hor […] basarriya zan, ta baserriko gizonak, zean ekarri zun, gurdin ama etxea. Eta zapata… afragata beltxak, ondo goguan dauket, eranzteko esan zian, askatzeko. Askatzen ai nitzela, burutik behera in zidan. Hua hil in zan. Hiru-lau egun pasa zitun, baiño… hil in zan.
-Ze pena…
-Bai. Ta nexka zan.
-Eta jendiak nahiago izaten zun mutilla jaiotzia neska baiño ala…?
-Eeez, eez, ez. Hoi ez. Holakoik ez zan.
-Ez zan esaten baserrirako hobia izango zala mutilla, eta holakorik?
-Ez, garai hartan… gure etxian basarrin mutillak ez due ezer’e in. In zuena basarrin, neskak in zuen.
-Eta maiorazgua mutilla izaten zan?
-“En general” bai.
-Zaharrena neska izan arren… mutilla.
-Bai. Bai. Zaharrena neska izanatik bai. Ta bestela, berriz, gurasuak uste zuena. Gurasuak ze nahi zun, hua.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia