Donostia (Gipuzkoa)

Gerra etorri zenean, Oñatira

Gerra etorri zenean, Oñatira Gerra hasi zenean, aita Tolosan geratu zen, eta beraiek Zarautzera joan ziren. Aita Mutrikurantz joan zen gero, eta beraiek Oñatira. Eskolan ibili zen, andereño Blancarekin. Pelaioak, instrukzioa egiten. Falangistekin sartu zuen amak, karlistak ez zituelako gustuko. Ziburun eta Saran bizi izan ziren gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, aita Tolosan geratu zen, eta beraiek Zarautzera joan ziren. Aita Mutrikurantz joan zen gero, eta beraiek Oñatira. Eskolan ibili zen, andereño Blancarekin. Pelaioak, instrukzioa egiten. Falangistekin sartu zuen amak, karlistak ez zituelako gustuko. Ziburun eta Saran bizi izan ziren gero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, hasi zanian…
-Guk alde in genun. Aita gelditu zan Tolosan, eta gu jun giñan Zarautzera. Ez dakit ze estrategia, ze iten zun ne aitak; geo Tolosa erori zanian, bera ere azaldu zan Zarautzen. Ta Zarautzea hurbildu zianian militarrak, esate(n) zan bezela garai hartan, aita jun zan /juntzan/ tropekin ba Mutrikorutz. Eta gu bialdu giñun, ez dakit, hori ere estrategia bat, Oñatira. Hola, hola jun giñan Oñatira. Ez dakit norbaitek, norbaiten kotxian sartu, eta bueno, Azkoitiyatik eta hantxe jun giñan. Oñatira.
-Eta Oñatin, senide batzun etxera ala…?
-Ez, ba ez. Senideak geneuzkan, baiño alokatu genun bizitza bat, hor esan dizuten bezela, agustinuen plaza hortan. Eta bueno, ni hasi nitzan, bazeon eskola bat han, nola daude… ez dakit gaur egun, jauregi oso etxe ederrak… garaitarrak bizi zian han, eta plaza haundi bat etxe txuri luze batzukin, eta han zan zeon eskola, Oñatiko eskola garai hartan. Ta bueno, han eon nitzan baiño segitun… ez dakit, izan nun andereño bat klasea ematen ziana, Blanca izena zun, hoi oroitzen naiz, bere baratzean eoten giñan. Eta bueno, nola denak noski karlistak eta dena militarizatu zuten. Mutil txiki guztiyak izaten zian “pelayos”, txapel gorriyakin istrukzioa egiten. Ta nere amak, jo, izugarrizko nazka zien karlistei, eta ni izan… ni sartu nindun falanjistekin. Eta eiten genun Oñatin han instrukziyua estaziyuan. Leno bazeon tren, trenbidea.
-Bai.
-Estazio koskor bat, unibersidadea pasa eta aurrea. Ta han egite(n) genun. Eta akordatzen naiz, gero ya aitonak lortu zuenean ba pasaporte bat, pase bat beste aldera juteko, nere aita han zegon ya… ba nik nahi nun eraman ba beste aldera nere falanjista kapel hua. Amak kendu zian: “Aitak horrekin ikusten bahau, garbituko hau!”.
-Eta zenbat denbora in zenuten Oñatin?
-Oñatin nik uste (d)et eongo giñala lau hillabete o hola? Lau hillabete. Ni... agostuan geundezen Zarautzen; “o sea que” iraillen hasieran pasako giñan Oñatira, eta ya eguberritarako Donibane… Ziburun egon giñan garai hartan. Ziburun, ta ya hurrengo apirillean ikusten zan gerra luzeako zijoala, eta osaba batek alokatu zun etxe bat, Prefetenea, Saran, eta hara, hara jun giñan guztiyak. Denak.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia