Donostia (Gipuzkoa)

Umetako gaiztakeriak

Umetako gaiztakeriak <p>Umetako gaiztakeriak. Izeba baten etxean egoten ziren asko anaia eta biak. Aurreko etxeko maindireak zulatu zituzten, eskopetarekin. Txirrindua eta patinak ere bazituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako gaiztakeriak. Izeba baten etxean egoten ziren asko anaia eta biak. Aurreko etxeko maindireak zulatu zituzten, eskopetarekin. Txirrindua eta patinak ere bazituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu're elementuak giñan e? Ni eoten nintzan ni asko nere izeba baten etxian. Nere anaia ta ni Madriden oso gutxi eon gea, zeren berehala bukatu bezain laister trena hartu ta Donostira etortzen giñan. Ta etortzen giñan nere izeba baten etxea, ta nere lehengusu batzuen etxea. Eta hor bizi zian Grosen Usandizaga kalian, eta "con las escopetas de perdigones", ez genitun ba maindire batzuk zulatu aurreko etxekuak...!
- Leihotik? Leihotik perdigoia botata?
- Bai, bai. "Qué elementos".
- Eta enteratu ziran ala...?
- Bai, bai, enteratu ziran, bai, izan genun ederrak haren [...] hor izerekin. Gauza hoiek ez dia kontatzen.
- Eta bihurrikeria asko iten zenuten ala?
- Bueno, bueno, ez haundiyak e?
- Haundiyak ez, baiña batzuk bai.
- Baiño "elementillos" giñan. Txirrindakin ta ibiltzen giñan erua bezela.
- Txirrinda bazenuten orduan?
- Bai, bai, ta patiñak.
- Ta txirrinda jende askok ez zeukan ezta?
- Guk bagenun, esan nahi det, gure ingurukoak bai bagenun denak. Denak bagenun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia