Itziar Arzelus Arrieta
Donostia (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Donostian jaioa, Hondarribi kalean. Zortzi urte bete arte bizi izan zen han, gerra etorri zen arte. Arantzazuko Amaren eskolan ikasi zuen, euskaraz. Amak ez zekien euskaraz, baina aita oso euskaltzalea zen: Ander Arzelus 'Luzear' idazle eta kazetaria; hainbat antzezlan prestatu zituen. Gerran ihesi joan behar izan zuten; besteak beste Bilbon egon ziren. Habana itsasontzian Frantziara joan ziren ama eta lau seme-alabak, eta ondoren Iparraldean bizi izan ziren, Azkainen lehenengo eta Donibanen gero. Bueltan, San Jeronimo kalera joan ziren bizitzera, eta Elizaranera joan zen eskolara. Aita, berriz, preso hartu zuten Santoñan. 1944. urtea arte ez zuten askatu, baina gero ere bestaldera joan behar izan zuen; hantxe hil zen, minbiziarekin. 'Perfumerias Dana' enpresarentzat lan egin zuen Itziarrek, Elbira Zipitriak isilpeko ikastoletan bere beharra zutela esan zion arte. Ikastola jarri zuen etxean. Gero Ikasbide ikastolan ibili zen, Amaran. Eta Orixen egin zituen azken urteak. 1951. urtean ezkondu zen, eta bost seme-alaba dauzka. Margotzea atsegin du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-060 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute