Azpeitia (Gipuzkoa)

Umetako pikardiak; fruta-arbola ugari Urrestillan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Urrestillan zuhaitz eta jardin ugari zeuden: zumarrak, udareak... Gaztetan, inoren lur sailetara sartu eta pikardiak egiten jarduten ziren. Sagastiak ere ugari ziren eta sagardo asko egiten zen Urrestillan, baita Manuelen etxean ere.

Transkripzioa

- Bertan, berriz, herriyen oin bezelako zea ez zan. Arbola asko ta. Ingurun bazin bi zea... oin'e badaure, baiño... hola itxitura bateko jardiñek holakuek. Baten, txakur haundi bat eoten zan, ta mutil koskorrak harea jun nahi, baiño harea ez giñen sartzen. Bestin bai, bestin txermenak eta holakuek eoten zien ta ene... guk iten genduzen pikerdiyek han! Txermena ta, arana ta... Ja-ta mutil koskor zarra sartute... Gero, jakiten zebenien maixuek esan ta maixuk "bai, a castigar". [...] pasa gendun earrak. Gaiñontzien, arbolie, ba, oingo aldien arbola zea... asko zan; lizerra ta, zumarra ta, intxorrek asko ta, sagarre're bai... Sagarra kantidadie... danetiken, gaiñea. Sagardue iteko¡'re bai. Sagardue're asko iten zan. Geuk etxien sagardo asko iten gendun. Etxien genduken tolarie sagarrak eta zea eiteko...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia