Ander Arzelus, 'Luzear'
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita, Ander Arzelus Luzear idazlea eta kazetaria zen. Euskararen alde jardun zuen. El Día egunkarian idazten zuen, Argia astekarian ere bai. Irratiz euskarazko klaseak eman zituen. Luzear ezizena nondik datorren azaltzen du. Oso ezaguna zen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: DON-060/006
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua , Politika » Euskara eta politika , Kultura » Aisia » Hedabideak » Irratia , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Kultura » Aisia » Hedabideak » Prentsa
Transkripzioa
- Eta bueno, zure aitari buruz, ba, ez... idazlia zan kazetaria...
- Bai.
- Pixkat, konta iguzu pixkat nor zan.
- Nere aita zan izugarriya! Lana iten zu euskeran alde. Bere bizi guziya hortako eman zun. Ta oso gutxi ezautu da aita e! Oso gutxi! Zan... Alde guztietan denak azaltzen dia, eta bera ez baleo bezela! Ta eztakit zergatik, baño hola da. Ta nere aitak iten zun, ba, 'El Día' periodikuan idazten zun. Ta hor beak lortu zun euskeraz idaztia. Eta ze gehiyo esango dizut /esangoizut/! Eztakit.
- 'Argia' astekarian...
- Baita, baita. Bai hori dena jasota dakat e! (ez du galdetzia nahi). Ta hori, hortako eman zun bere bizi osoa. Euskaragatikan.
- [...] idazten. Kazetari lanetan. Irratia...
- Irratiz ere bai.
- Irratian ere bai.
- Irratiz ere eman zitun klaseak. Euskerazko klaseak.
- A, bai? Irratiz klaseak e?
- Bai, bai, bai.
- Ta ze irratitan?
- Nola zan orduko... Jo, izenetako naiz ni! Bat oso-oso-oso famosua zan hitz eiten zuna. 'Radio San Sebastian' izango zan. Eta lortu zuk nere aitak klaseak euskaraz jartzia irratiz.
- Irrati bidez.
- Bai. Hori ez zun /etzun/ esan nere ahizpak?
- Eztakit.
- Esango zizun, segur aski.
- Ez. Hori ez zidan esan.
- Ez e?
- Baña beste gauza dira iten zitunak!
- Ya. Bai, bai, bai. Asko, asko.
- Ez dezu /eztezu/ esan nola zun izena?
- Ze... nere aitak?
- Bai.
- Izena zun Ander, baño 'Luzear'... 'Luzear' bezela ezagutzen zuten denak.
- Eta hori nundik datorren badakizu?
- Izena 'Luzear'?
- Bai.
- Arzelus alderantziz.
- A.
- Bueno, gutxi gorabehera. Ez da /ezta/ berdiñ-berdiña, baño... Bai. Ta jende, mundu guziyak 'Luzear'-rengatik ezagutzen zuten. Oso ezaguna zan. Antzerkietan ta hori... alde guzietan. Euskera zeon alde guzietan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!