Izen askokoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AST-017-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2020(e)ko ekainaren 30a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: AST-017/002
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Lehenengo beti galdetzen deuna, izena ta bi abizenak.
- Bai, bueno ni naiz, konfianza osoko personak esan zidatenez, Jose Irazu Garmendia. Jose Irazu Garmendia, hori da nere benetako izena. Nere gurasoen arabera, alegiya, konfiantza haundiko jendiaren arabera.
- Eta Joseba ere deitzen dizute, ez?
- Bai, bueno, gero nik esaten dut holako gurea bezalako herrietan, alegiya, zuk pensa zazu, zenbat izen dittun gure herriyak, ez? Hasi, Euskal Herriya, Pais Vasco, Pais Vasco-Navarro, Baskonia, Euskadi. Ordun, holako lekutan jayo geanok ba... geo guk ere, ba, herriyak bezela izen asko hartzen dittugu, ta ordun ba... ba ni izan naiz txikitan ta oandikan ere nere jayoterriyan, Joxe iñork ez dit /eztit/ bestela deitzen nere jayoterriyan. Oain norbait azalduko balitz hemendik eta deittu "Joxe!", seguru nere herrikua da. Eta ordun izenetan Joxe, geo, klaro, etxian Josetxo, gero uandikan familiyan Josetxo naiz. Gero Bilboa jun nintzanian izan nintzan "Joseba", gero ya ikasi zuten eta Joseba. Ta geo halako batian nik neonek erabaki nun, ba, Bernardo izatia, ta, ordun, hoi danak eta gehiyo nere izentzat dittut. Izen ugari izan dittut, beste asko're bai, baina iual esan behar ez dianak.
Egilea(k): ataundarra






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!