Joxe Irazu Garmendia Bernardo Atxaga
Asteasu (Gipuzkoa) (1951)
Biografia
Bernardo Atxaga bezala ezaguna, Joxe Irazu Astesun jaio zen. Ama maistra izandakoa zen, eta aita arotza. Lehen ikasketak Asteasun bertan egin zituen, eta 1964an familia Andoainera joan zen bizitzera. Donostiako La Salle ikastetxean ikasi zuen Batxilergoa. Txikitatik zuen irakurtzeko eta idazteko griña, baina Gabriel Aresti ezagutzeak euskaraz idazteko bultzada eman zion. Bilbon berriro jaio zela dio Joxek: Bernardo Atxaga izen artistikoa du ordutik. 70eko hamarkadan hasi zen lanak argitaratzen, eta Pott literatur bandako kideetako bat izan zen. Ibilbide oparoa izan du (poesia, eleberria, narrazioak, saiakera, haur literatura...) eta idaztetik bizi den idazle bakarretakoa da euskal letretan. 'Obabakoak' (1988, Erein) da haren lanik ezagunena, idazlea -eta euskal literatura- nazioartean ezagutarazi zuena. Literatur ibilbideari buruz egin genion alkarrizketa, haurtzarotik hasi eta 90. hamarkadaren hasiera bitarteko tartea bereziki. Informazio gehiago: Bernardo Atxagaren webgunea.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AST-017 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
AST-018 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute