Ategorrietako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-058-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inguruko jairik onenak Intxaurrondokoak ziren, Diegok jotzen zuen akordeoia. Ategorrietan urte gutxitan baino ez ziren ospatu jaiak; beraien nebak asto-lasterketak parte hartu zuen behin eta lortu zuen bai denek berari begiratzea. Musika bukatu eta ordu batean etxera joan behar izaten zuten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: DON-058/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
- Hemen inguruan ze festa izaten zian?
- Anttoni: Intxaurrondo…
- Maritxu: Intxaurrondo azkena.
- A: Azkena Intxaurrondo. Hoben-hobena Intxaurrondo. Ategorrietan bazian…
- M: Hoben-hobena. Aiii! Diego horrek jotzen zun kordeoia, kordeon hori eta…
- A: Diego.
- Diego?
- A: Diego. Hura akordeona jotzen zuna. Ategorrietan´e hasi zian.
- M: Hasi zian, baiño…
- A: Baiño zenbat urte ingo zuten, pare bat edo hiru bat?
- M: A! Gure anaia astuakin karreran ateratzen zan.
- Karrera iten zan? Asto-karrera?
- M: Bai, asto-karrera.
- Ategorrietan?
- M: Bai. Ta behin batian, saltzen nola aitzen dia karameluak-eta umientzako? Astua ta dena han sartu!
- A bai?
- M: Ta jende guziya parrez.
- Normala!
- M: Parrez.
- Eta ze gehio egoten zan hor? Ategorrietako jaiak ze… noiz…?
- M: Pelota izaten zan, pelota. Eta gero musika. Eta hori…
- A: [Eta] jaisten bagiñan, ordubitako etxea.
- Ordubitako etxea?
- A: Ordubata. Ordubata.
- M: Ordubata, bai. Gu […] zanian musika, etxera.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!