Anttoni Arrondo Rivas
Donostia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Uliako Miraill baserrian jaioa, inguruetako zaharrenetakoa. Aita bertakoa zen; ama Donibane Lohizunen jaio, baina Lesakan bizi izandakoa. Amonak "gobera" egiten zuen hoteletarako; astoarekin joaten zen garbitzera, Barrakara. Aitak asto-karroan banatzen zuen gobera; lorezaina ere bazen, Herrerako etxalde batzuetan. Sei senide ziren. Bi neskak etxeko kargu egin ziren. Fruta saltzera ere joaten ziren, dendara. Anttonik Nerecan inprentan egin zuen lana urte askoan. Ez zen ezkondu, eta baserrian bizi zen elkarrizketa garaian ere. Maizter izan ziren urte askoan, baina gerora etxejabeak bihurtu ziren. Maritxu ahizparekin batera egin genion elkarrizketa Anttoniri (irudian, ezkerrekoa).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-058 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute