Donostia (Gipuzkoa)

`Jarrai´ antzerki taldea

`Jarrai´ antzerki taldea <p><em>Jarrai</em> antzerki taldea. I&ntilde;aki Beobide, orduko bere senarra, zen zuzendaria. Liburuak zentsuratu egiten zizkieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-057-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jarrai antzerki taldea. Iñaki Beobide, orduko bere senarra, zen zuzendaria. Liburuak zentsuratu egiten zizkieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuek hasi ziñetenian `Jarrai´ antzerki taldiakin, orduan zure senarra zana zan zuzendaria.
- Bai. Bai. Nola esaten zan, ba… pues hoi. Lehenguan galdetzen ziaten: “Eta nola zuzendaria?”. Bueno, pues, aber, nor zan pixkat karakter gehiago… arduratzen zana, ta bea jarri zan. Ta gero espetxean egon zan ta jarri zan beste bat. Ta bitartean jarraitzen zan antzerkia egiten. Ta gero ya etorri zan […] eta hori dana ta ya utzi genun ta gero ya puf! ya alperkeriz jartzen zea, berriz hasi ensaiotan ta horrela? Ta ya utzi in genun. Bai, baiña etapa polita. Bueno, beti izaten dia holako etapak, ez? [Osea, polita izaten diala].
- Eta antzerkiyaz aparte bazeon frankismoan kontrako giro bat, ez?
- A, bai, bai, bai, bai, bai. Oseaske, gu, adibidez, nere senarra espetxean zeonian, bialtzen genun libruak itzultzeko ta horrela, ez? Eta, bueno, “no autorizado” jartzen zioten ta ez zioten uzten irakurtzen. Eta gero hamen ere baimena emateko eta “tampoco”. “Baiña hau erderaz egiten da!”, “Bai, baiña euskeraz beste sentido bat dauka”, t aez ziguten baimenik ematen askotan antzerkia egiteko. Ta Espaiñin barruan erderaz egiten zan, baiña euskeraz beste sentido bat ematen zioten ta orduan ya… Hori ere bai da, e? Eske hasten zea hola beidatzen… Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia