Donostia (Gipuzkoa)

Larunbatetan ere klaseak

Larunbatetan ere klaseak <p>Astelehenetik larunbatera izaten zituzten klaseak, goiz eta arratsalde. Igandeetan mezetara joaten ziren Jesuiten ikastetxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-051-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astelehenetik larunbatera izaten zituzten klaseak, goiz eta arratsalde. Igandeetan mezetara joaten ziren Jesuiten ikastetxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mojak oso zorrotzak zian? Diziplina gogorra zeon? Jo eta hola egiten zuten?
- Ez, ez, ez, inolaz´e, ez, ez, ez. Ez, ondo, normal. Hori bai, ez pentsa zela oraingo ordutegiakin. Gero, lehen esan didazunian oroitu naiz: gu joaten giñan ikastetxera larunbatak ere bai, arratsaldean ere bai. Larunbat arratsaldetan bukatzen genuen bi ordu lehenago, zazpietan irten beharrean bostetan irtetzen giñan. Baiño larunbata eta guzti, e?
- Orduan, igandea bakarrik jai?
- Igandea bakarrik jai.
- Eta igandean mezetara?
- Bueno, jakiña! Jakiña! Baiña hori normala, e? Oain ere bai, e! Horregatik…
- Eta nora joaten ziñaten mezetara?
- Beira, mezetara joaten giñan, ba, bertan genituen elizetara. Hantxen zeuden konbentu asko eta leku asko meza entzuteko. Baiño joaten giñen batez ere jesuiten kolegiora, ikastetxera, mutillena. Badakizu nun daon, hortxe, Jaialaien, hor, Abenida Navarran azkeneko… bueno, hasieran; ez, azkenian. Han joaten giñan ikastetxera. Eta han zuten… Jakiña, nere anaiak denak joan ziren… Denak ez. Zaharrenak joan ziren marianistetara. Orduan jesuitak itxita zuten ikastetxea, ba, ez dakit, bota zituzten,bueno, izan zuten problemak. Baiño hirugarrenetik aurrera uste det izan zela joan ziren denak jesuitetara. Genittuen nahiko bertan, hantxe, etxetik bertan genittuen. Eta ama ere joaten zan asko hara. Eta bederatzitan izaten zuten meza, ba, mutillak, ikasleak izaten zuten meza. Eta zeukaten kapillatxo bat luze-luze-luze-luzia. Hola, karratua, baiña luze-luze-luze-luzia. Eta atzian jartzen giñan, ba, han ondoan bizi ziren familiak eta hola. Bueno, pues señora batzuk, andre batzuk haurrekin eta. Eta ni joaten nitzan amarekin. Ama konfesatzen zen, aitortzen zen hango jesuita batekin, ez dakit ezagutuko zenuen —oso ezaguna zen, nik uste det— Aita Migel Zubiaga. Hango irakaslea zen. Eta gero nik ere lehenengo jaunartzea han egin nuen eta Aita Zubiagarekin. Berak prestatu ninduen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia