Ana Etxaide Itarte
Donostia (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Ategorrietako Aldatzain etxaldean jaio zen. Aita Donostiakoa zuen; injeniaria, telefonoa automatizatzen egiten zuen lana, eta kultur jardueratan ere parte hartzen zuen eta Euskaltzaindiako buru izan zen. Ama Zumarragako familia on batekoa zen. Bederatzi anai-arreba ziren, bat umetan hil zelako. Ana Mari txikiena zen, eta hogei urteko aldea zuen zaharrenarekin. Zortzi urterekin hasi zen eskolan, Notre Dame ikastetxean, moja frantsesekin; etxean, anai-arrebak zituen irakasle. 11 urte zituenean ama hil zitzaion. Ikasten jarraitu zuen: Filologia Erromanikoa egin zuen Bartzelonan. Bueltan, Zubieta liburu-dendan egin zuen lana, Donostian. 1964an tesia egin zuen, Koldo Mitxelenak gidatuta, eta eskolak ematen hasi zen Nafarroako Unibertsitatean. Oposaketak atera, eta bost urtez Compostelako Santiagon egon zen. Gero, Iruñera itzuli zen, eta irakasle ibili da erretiroa hartu arte. Euskararen gaineko hainbat ikerketa egin eta argitaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da. Jon Etxaide anaia idazle ezaguna izan zen; Rafael anaia arkitektoa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-051 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute