Donostia (Gipuzkoa)

Zumarragako oroitzapenak

Zumarragako oroitzapenak <p>Anaren aita Donostiakoa zen, eta ama, berriz, Zumarragakoa. Amarekin Zumarragara joan ohi zen izebak bisitatzera. Zumarragara joaten zeneko oroitzapenak: "kolunpioa" (kulunka), izebareneko panpin-etxea eta Ormaiztegiko zubia gurutzatzea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-051-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaren aita Donostiakoa zen, eta ama, berriz, Zumarragakoa. Amarekin Zumarragara joan ohi zen izebak bisitatzera. Zumarragara joaten zeneko oroitzapenak: "kolunpioa" (kulunka), izebareneko panpin-etxea eta Ormaiztegiko zubia gurutzatzea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ama Zumarragakoa zen. Aita Donostikoa, baiña ama Zumarragakoa, Itarte. Hori bai, joaten nitzan amarekin Zumarragara, joaten nitzan nahiko, izebak ikustera. Eta hantxe, ba, neri gustatzen zitzaidan asko… Bi gauza zittuen Zumarragak neretzat, ez? Bat, kolunpioa. Kolunpio on bat. Etxean ez genuen behin ere izan. Nahiz eta jardiña eduki-ta ez genuen behin ere izan kolunpio on bat. Jartzen zittuzten sokak zuhaitz batetik, baiña ez ziren /etziren/ iñoiz ongi geratzen. Eta izebak zuen kolunpio bat, baiña egiña, ondo egiña. Ta neri hori gustatzen zitzaidan asko. Ta beste gauza bat zen muñekan etxe bat. Hori, horixe da, hortxe daukazun armario hori da. Hori lehen zen muñekan etxia. Gero asko zahartu zen barrutik, ez?
- Hau?
- Hori, bai. Bueno, hori zan… egitan ez da muñekan etxe bat, hori da armariotxo txiki bat, ez? Baiña han sartu zuten, ba, ez dakit, ekarrita… kanpotik ekarrita muñekan etxe bat eta gero osatu zuten beste parte batzukin eta gaiñera… Ama gelditzen zen izebarekin hitz egitten eta ni beti muñekan etxean edo kolunpioan. Bietatik bat. Eta horregatik beti… ni oroitzen naiz beti esaten niola, amari esaten nion: “Amaa, noiz goaz Zumarragara?”. Eta beste gauza bat zen Ormaiztegiko zubia pasatzea trenian. Hori gustatzen zitzaidan izugarri. Amak esaten zidan, ez dakit, ba, esaten zidan oso kontu xelebre bat: erori zela baserritar bat zubitik behera eta blusa beltzak egin ziola parakaidas bezela eta ez zitzaiola ezer gertatu. Halako kontuak, ez? Halako oroitzapenak dittuzu lehen kontatzen ziren gauzetaz. Bueno, ez du inportantzirik, baiña…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia