Donostia (Gipuzkoa)

Sokasaltoan eta tabaka

Sokasaltoan eta tabaka <p>Sokasaltoan, itsuketan, txingoan, tabekin... jolasten zuten. Angela eta Antoninaren ahizpa bati asko gustatzen zitzaion pelotan aritzea, eta amak palak erre zizkion, pelotarekin jolastu ez eta baserrira lanera joan zedin. Angela herri txikietara joan ohi zen dantzara, autobusez eta oinez ahal bezala, hamarretarako etxean egon behar izaten zuten-eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-050-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sokasaltoan, itsuketan, txingoan, tabekin... jolasten zuten. Angela eta Antoninaren ahizpa bati asko gustatzen zitzaion pelotan aritzea, eta amak palak erre zizkion, pelotarekin jolastu ez eta baserrira lanera joan zedin. Angela herri txikietara joan ohi zen dantzara, autobusez eta oinez ahal bezala, hamarretarako etxean egon behar izaten zuten-eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuen umetako jolasak zeintzuk zian?
-Angela: Ba txinguan gehiyena. Ta sokasaltuan, ta itsuketan.
-Antonina: Ta karti... zeakin, atabak, atabakin.
-Tabak?
-Angela: Klaro!
-Antonina: Ta pelotan!
-Ta neskak iten zuten pelotan?
-Antonina: Bai!
-Angela: Gue ahizpak, Donostin bizi danak, harek eozin mutillak baiño gehiyo, anaiyak baiño gehiyo.
-Antonina: Bai, gue anaiyak baiño gehiyo harrek, jesus! Beste laun bat bazun guarden alaba, ene biyak, Jexuxi!
-Angela: Eozein mutillek baiño gehiyo haik biyak, pelotan. Ta amak palak erre, gue amak, lanea juteatik basarria, bee aman ta etxea, osea aitonen etxea juteatik lanea, bestela ez zun etxea ekarriazten ta palak erre, ez jolasteko pelotan!
-A bai? Jo! Disgustua earra!
-Angela: Zuek bezela uste dezue ba? Ta hamarretako etxea, nik hartu dituten zimetako tiraizuak. Ta oiñez jun ta oiñez etorri e, ez pentsa autobusik-eta ez zeon.
-Antonina: Ez zeon ezerre.
-Ta nora juten ziñaten?
-Angela: Nora? Ni herri txiki guzita, baiño gertu, klaro.
-Oiñez juteko bai, gertu.
-Antonina: Gu ez, gu iñoa ez.
-Angela: Añorga, Lasartea ez do juteik urruti izaten zan hua, Aiyetea.
-Antonina: Hiribidea.
-Angela: Honek ez du ikusiko, Hiribide Lasarteko birian, han aurrena goiz hasten zan ta han dantza in ta geo Lasartea oiñez han autobusa hartzeko, ta Antiguaiño autobusian eta geo korri hamarretako etorri bihar, zapata takoizkikin juten giñan baiño, geo alpargatak eaman e, bireako e, korri iteko.
-Bestela ezin zan buelta hain azkar in.
-Angela: Ta hamarrak jotzen zuen ta, hamarrak jo ezkeo kastigua zan, hurrengoko igandian.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia