Arrasate (Gipuzkoa)

Umetako jolasak garaiaren arabera

Umetako jolasak garaiaren arabera <p>Umetako jolasak: tortolosak; txirikila. Garizuma garaian zertara jolasten zuten. Garizuma amaitzeko irrikan egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak: tortolosak; txirikila. Garizuma garaian zertara jolasten zuten. Garizuma amaitzeko irrikan egoten ziren.

Transkripzioa

­- Eta tortolosetan eingo zenduen zuek.
- Bai, guk bai, asko.
- ­Neskak eta.
- ­Bai, eta gaiñera eukitten gittuen tortolos batzuk elegantiauek. Onenak apartau, ederrenak ta gero koloriek emoten geuntsen, pinttura berdie, urdiñe, hori papelakin pintteta gittuen, gorri-gorrixek. Galtzen bagauen pena bat, galtzen bagauen. Hain tortolotx ederrak, bat galtzen bagauen be oin bat falta juat.
­- Eta kantuak eitxen zian, ez? Jolastu ahala kantatzen joaten zan: “apona bat edo asaje bat”-edo. Zela jolasten zan? Kantuak, zela jolasten zan hori? Ez ba alde zabaletik jausten zanian...
­Bai, alde batera ta bestera eitten gauen.
­- Eta zelan?
­- Lehenengo ifinten zan zutirik, gero etzindde ta irebazteko buelta eindde. Hiru buelta tortolosai eitten jakuen. Baiña kantue ahaztute dauket.
­- Eta zeozer, pelotaren bat edo zozer hartzen zan?
­- Kanikie. Kanikie bota ta tortolosai buelta erain. Ta harei tortolosai erain biher dotsezun /biotsezun/ buelta ikusi barik, kanikie hartu biher zauen /bizauen/ ta. Ta politte e! Tortolosak poltsan elegante eukitten gittuen guk, euren zintxattugaz estutute tortolak jolin...
­- Hori ze izaten zan, garizuman edo?
­Bai ta zera be bai, garizuman txirikillan. Txirikillan be, txirikillak eitten gittuen ba egurrezko
txirikillak, kurioso eindda e! Holako luzera bateko txirikillak. Ta danok juten gitsen hola aldatza
euen leku batera eta amantalakin domeka arratsaldietan. Bestela ez gauen amantalik ibiltten eta. Txirikillan eitteko amantalak. Nik prima bat euki nauen artistie. Hak “de todas todas” hartzen zittuen.ta! Geuk bota biher e! Ba txandan eitten zan. Nik sarritten azertau be ez neban eitten txirikillan. Ta hak danak hartu. Harek Zubillagan bizi dan primi horrek. Joe, esaten nauen zelan hazi ditun ba honek neskatilla honek. Holan ule zurixe euken apur bat holakotxe lekuen ta danak e! Terriblie zan hartzen. Ta gero merixendatxuek eta eitten gittuen. Txokolatie edo, lagunen baten etxin. Galtzen auenak “a pagar”. Gure ama koittaue dirue ataraten. Ez zauen eukitten dirurik. Hamar zentimo emoteko be ez zauen eukitten ta.
­- Eta esan dozu garizuman izeten zala?
­- Garizuman eitten gauen.
­- Eta zagaitxik garizuman?
­- Ba ez dakit zegaittik. Desietan egoten gintzen garizumie akabetako. Gero hor taberna bat euen goixen ointxe be badau hor tabernie ta restauranak segiduten dau han, horrek akabau zien baiña. Bentanan ondun ifintten nauen gramolie ta danok hantxe dantzan, baiña guk eukitten gauen ilusiñue zera garizumie pasetako.
­- Musikie hasteko?
­- Musikie hasteko. Ta ordun dantzan eitten zan. Dantzan.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia