Neskak, etxean ala jostun
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ahizpa zaharrena ezkondu egin zen, bigarrena jostuna zen; hirugarrena ere etxeko lanetan ibili zen. 11 urte zituela galdu zuen ama. Hark berdura saltzen zuen Bretxan, eta esnea partitzen zuen. Bera ere ibili zen horrela, koskortu zenean. Garibai kaleko bi etxetara joaten zen. Tranbian joaten ziren.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: DON-048/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Lanbideak » Sastreak, jostunak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
Zaharrenetakoa ordun ya zeona… zaharren-zaharrenetakua zan aurrena ezkondu zana, zertako zan… aita hil zalako in zuten ba ezkontza atzeatu pixkat. Eta gero ba bigarrena… jostuna ikasi zun. Eta ya etxian eoten zan ba… kanpoako lana iteko’re bai. Jostuna, ordun “o sea”, iten zan, ohitura zeon, e, ba kanpoko jendiantzat´e erropak in, o bai umientzako’e bai, afiziyo handia zeukan, eta jostuna. Eta gero neskatan hirugarrena… e´bai etxeko lanak eta zea. Eta klaro, ama´re galdu giñun nik hamaika urte nitula. Eta orduan ba… ahizpa hau…
-Etxeko kargu.
-Bai, etxeko kargu in zan ta juten zan… Zertako ama juten zan… lehelengo klaro, baserri haundiya zan eta terreno asko… eta zea, berdura gauzak jaso eta Bretxan… Bretxara juten zan saltzea. Eta esnia´re bai.
-Esnia partitzen zun etxez etxe?
-Bai, partitzeko harea. Eta´re bai juten giñan etxieta, zertako hemen´e… hemen´e “según” ze bagiñuzen villa batzuek esnia partitzeko, segun ze, ta han Bretxan ba´re bai. Igual ni... tokatu izan... ume batzutan... ya pixkat koxkortu nitzanian... ba jartzen zian marmita batian eta holako etxeta, Garibai kalian banitun bi etxe, gero beste hor, e, Cine Miramar, nola da hor... ze kale da hori? Esteee, ez naiz gogoratzen. Eta hola, hiru o lau bazian. Eta gero Bretxan bertan juten zizkayonen esne billa. Eta gero berdura saldu, eta gero erosketak ein etxeako, e… eta gero txisterak [...] Eta tranbia, tranbiak utzi […] hemen, nola do zubiya, hor tranbiak utzi ta etxea. Eta gero ama hil zanian ba ordun ahizpa bat hasi zan lan hortan. Eta gero ba beste… nere aurrekua ez, aurrekua, bai ha´re etxian, ta hau´re bai eskolan ya Bergaratikan etorri zan eta… eta hola.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!