Donostia (Gipuzkoa)

Gerra eta gosea

Gerra eta gosea <p>Gerra hasi zen urtean, 1936an hasi zen eskolan Agustin, Igarako eskolan. Eskolatik entzuten zuten nola erortzen ziren bonbak. Familian goserik ez zuten pasa, baserrian beti bazen zer jana, baina errazionamendua zela-eta inguruan gosea pasa zuen jendeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-047-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zen urtean, 1936an hasi zen eskolan Agustin, Igarako eskolan. Eskolatik entzuten zuten nola erortzen ziren bonbak. Familian goserik ez zuten pasa, baserrian beti bazen zer jana, baina errazionamendua zela-eta inguruan gosea pasa zuen jendeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba, eta, gu hola hazi giñan, ya txikitan Igarako eskola lehenbizi, hoi zan pentsatu, ni treinta y seisian sei urte nitun ta ordun hasi nitzan eskola, gerra hasi zan urtian. Sentitzen genitun zea, gerra, gerrako barkuba Cervera, hemen Donosti ingurun, zea xamar, eta botatzen zitun bee obusak eta aldi horta, eta gertu gaiñea, eroitzen zian e! Gertu. Eta guk sentitzen genun: "xxxiiii buum!", zian denboa batzuk, jo! Eta eskasiya ordun, ez zan razionamentuba, eta, joe, ogiya're bueno, baserrin bakizu beti txerriya o hiltzen zala ta taluak eta, baiño jendiak pasatzen zitun gorrik e, jo! Ogiya ematen ziyuen este, artuakin indako ogiya, dana zartatuta eoten zan zeatikan, lokotxak eta guztikin iten zuen, ogiya. Dana irikiya, ezin zan jan hua, ekartzen zan e, gue amak danak ematen zuen boniatuak, zaldiyen jatena, boniatos! Hua're jaten genun.
-Patatan partez?
-E?
-Patatan partez hori.
-Baiño, pasa zian hemen, oan jendia kejatu iten da /itea/, krisisa ta, bai krisisa baiño, hua pasa zunak, berriz'e pasako dik, oangua're, pasa biharko! Esaten da arratoiyak eta este, gizasemiak aguantatzen duela dana, gaiñontzekuak galduko dia /galdukoia/, baiño arratoiyak eta pertsonak, hoik aguantatzen due /aguantatzeue/, dana!

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia