Gerra Donostian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Donostian, Santa Maria elizan sartzen ziren, salbu egoteko. Koltxoiak eraman zituzten kapera batera; jana ere han egiten zuten. Etxeak uzteko esan zieten; militarrak Casinoan zeuden eta besteak gazteluan. Gerrako bi itsasontzi ere ibili ziren, kanoikadak botatzen (hori geroxeago gertatu zen).
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: DON-046/037
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Alaba: Donostin zeundetenian ere Santamarira juten ziñaten.
-Manta Marira. Txakurra lenbizi, gaiñea, sartzen zan. Bai. Ta gero, kapillan. Geo Calle Campanarioko kapilla hortan sartu giñan, koltxoiakin ta dana, e, han. Eta zea, bakizu, calle Campanarios zea dauka, aldapa, eta han jarrita koltxoiak eondu giñan... hor lenbiziko bizitzan zeon sukaldia, zeon jangela, zeon... gauza asko, eta han eiten genun jana eta han, han geunden denea.
-Alaba: Etxetik kanpo.
-Bai, zeatikan esan ziguten, esan ziguten hustutzeko etxe hoiyek danak, zeatikan hartu nahi zuten gaztelutik zea, apaiz paseotikan nahi zuten hartu militarrak. Hor zeuden, militarrian zeuden, eta Casinuan zeuden militarrak sartuta. Eta hortako. Baiñon nik ikusi nun bat zijoala, e, paperezko... nola, “papelera” deitzen yoten xestu hoik. Hor zean batzukin e... tiro, bueno, zea batzukin.
-Balak?
-Zea batzukin. Ze in behar zuten gaztelutikan horrea? Ez zian iristen! Zian bi kaiñoiekin ta holako.... ez zeon /etzeon/ armamentuikan, ez zeukaten. Ez zeukaten.
-Alaba: Barkua zekaten hor kaiñonazoka...
-Bai, bai. Bai, ez zan /etzan/ ikusten barkua, baizikan sua iten zunian, eta batek botatzen zun... ematen zun katia pasatzen zala, ru-ru-ru soiñua, eta bestia, berriz, birian zijoazen lertzen eta metraillak eroitzen zian erozein tokitan. Pusketa bat sama izugarria ta kiakin ta...
-Hori Cervera barkua ala...?
-Cervera ta bestia... eta bestia España zegon.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!