Donostia (Gipuzkoa)

Josten ikasi ala ofizinara lanera

Josten ikasi ala ofizinara lanera <p>Josten nola ikasi zuen. Mahukak. Kortea ikastera joan zen akademia batera. Jostundegi asko zeuden. Ofizinan lana egitea zen beste aukera bat; eskolan ikasten zuten hori, baina bera ez zegoen gustura han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-044-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Josten nola ikasi zuen. Mahukak. Kortea ikastera joan zen akademia batera. Jostundegi asko zeuden. Ofizinan lana egitea zen beste aukera bat; eskolan ikasten zuten hori, baina bera ez zegoen gustura han.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze ikasi zenun josten? Zein izan zan zure espezialitatea?
-Ba, lehenbizi, "sobrehilatzen", botoiyak josten, kaja hartu ta entregatzen. Ta gero ba geroakoak, ba pixkanaka mangak eta egin eta. Nik utzi nunian, ba, gauza hoiyek eta, erremateak eta, zerbait banekin. Gero jun nintzan akademi batea kortea ikastea, ta behin kortea ikasi ezkeo, ya moldatzen nintzan.
-Eta tailler asko zeuden?
-Bai, jostundegi asko, orduan, beira, uzten zenun bat eta bestia...
-Eta neska askok ikasten zuten josten?
-Bai.
-Gehienek, ala?
-Beida, bi aukera zeuden: ofizinara o jostea. Nik nahiago nun josi.
-Eta ofizinara juteko ikasi beharko zan...?
-Eskolan bertan erakusten ziguten e, nik ikasi nun, kontabilidade pixka bat, eta makinan idazten eta. Preparatzen zizuten eta, baneukan jarraitzia, jarraitzen bazenun, iya-iya ateratzen ziñan kolokatuta.
-Baiña zu han ez zeunden gustora eta...
-Bai, "es que" nik ezin nun jarraitu.
-Bihotzeko miña emango zizun han eotiak, ez?
-Bai, bai, izugarria.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia