Donostia (Gipuzkoa)

Anaia soldadu eraman zuten

Anaia soldadu eraman zuten Anaia zaharrena frontera joan zen, eta handik sei urtera oso aldatuta bueltatu zen. Ebroko eta Kataluniako kanpainak egin zituen. Eraman egin zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-042-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia zaharrena frontera joan zen, eta handik sei urtera oso aldatuta bueltatu zen. Ebroko eta Kataluniako kanpainak egin zituen. Eraman egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zure familian norbait jun zan ihesi edo bestela frentera?
- Frentera bai, frentera anai zaharrena. Anai zaharrena hemezortzi urtekin jun zan frentera, bizarrik gabe iya, biziyoik gabe, eta etorri zan handik sei urtera, bueno... Sei urte, pentsa zazu sei urte etxetik kanpo, ahal zuenian bialtzen zuenian etxera ba gustora, baiño sei urte etxetik kanpo. Etorri zan, bueno, ba erretzen zuan, edan...
- Ez ezagutzeko moduan orduan.
- Bai, oso aldatuta, oso aldatuta. Hori bakarrik jun zan e?
- Ta nun ibili zan hori?
- Bueno, ni goatzen naiz, ya bea hil zan oain dala sei urte o hil zan, baiño nola da herri bat...? Bueno, la "campaña del ebro" egin zuan. Gero sartu ziran "en Seo de Urgell", "Seo de" Urgeletikan Bartzelona're jun zan. "La campaña del Ebro y la campaña de Cataluña" egin zituan. Eta gero ez dakit nun ibilli zan. Egiya esan, ya ez naiz goatzen.
- Ze in zioten, deitu juteko, ala bere borondatez?
- Hartu, etxea etorri, hartu ta eraman.
- Eta eraman? Hola izaten zan, ez?
- Bai, hola izan zan: hemezortzi urte kunplitu zitunian, etorri ziran eta eraman zuten.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia