Donostia (Gipuzkoa)

Bizikletan joan, eta dantza egin

Bizikletan joan, eta dantza egin <p>Bizikletan ere joaten ziren erromerietara, mutilak. Neskak han izaten ziren. Dantzan bere kasa ikasi zuen. Hasieran, lotsatuta. Oialumeko soinu-jotzailea. Helduta dantza egitea libre zen; Igeldon ez, zaintzaile bat egoten zen. Argazkian, Igeldoko irudi bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bizikletan ere joaten ziren erromerietara, mutilak. Neskak han izaten ziren. Dantzan bere kasa ikasi zuen. Hasieran, lotsatuta. Oialumeko soinu-jotzailea. Helduta dantza egitea libre zen; Igeldon ez, zaintzaile bat egoten zen. Argazkian, Igeldoko irudi bat.

Argazkiak

Transkripzioa

- Juten ziñatela tranbian edo autobusez.
- Oialumea. Oialumea autobusean edo. Geo bizikletak-eta erosi genitunean, ba, ordun juaten giñan urrutixeago ere.
- Kuadrillan joaten zinaten? Mutil kuadrillan?
- Bai, bai. Mutillak bakarrik juten giñan. Gero neskak han izaten zian.
- Eta dantzan nola ikasi zenuen dantzan?
- Ibilita, hasita. Lehendabizi hasteko sekulako zea izaten dezu bildurra o lotsa. Lotsatiak [giñen] gaiñea oso. Eta, jo. Sueltuan lehendabizi hasten giñan. Oialume hortan soiñujolea zan, soiñujotzailea, eta sueltoko piezak gutxi jotzen zitun; gaiñekua heldukoak, heldutakoak edo helduta dantzatzekoak. Eta beti desiatzen egoten giñan sueltokoa noiz joko, dantzan hasteko. Illundu arte´re ez giñan hasten aurrenetik. Igual baxoerdi batzuk hartu dantzan hasi baiño lehen ta… hasi iten giñan. Ta behin hasi ezkero, berriz, jo, ezin gelditu!
- Eta ez zegon galerazita helduan dantza egitea?
- Ez, ez, gure garaian ez. Nik ez det ezagutu hori. Guri ez zigun iñok galarazi. Igeldon bai, Igeldon galarazten zizuten gehiegi arrimatzen baldin baziñan eo hola, bai. Han ibiltzen zan zea bat, tipo bat, [denen] tartian.
- Apaiza?
- Apaiza ez. Baiño orduko zensura, orduko zeak hala izango zian ta. Hola, parejan bat ikusten baldin bazun gehitxo zeatuta, bizkarrian jo ta. Bai, bai, bai, hoiek egiak dia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia