Baserriko lanetan umetatik, eskolatik bueltan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oso umetatik hasten ziren baserriko lanetan, Jaunartze Txikia egitean. Jaunartze Handia, Altzako parrokian. Eskolan, Martutenen. Guardak bidaltzen zituen etxera. Eskolara joan gabe ere geratzen ziren, lanean txandaka.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: DON-040/002
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Baserriko bizimodua hala zan garai hartan. Zutik ibiltzen hasteko unetik ez det esaten, baiña oso… komuniyo txikiya iten zan ordun 7 urtekin. 7 urtekin komuniyo txikiya ta: “Komuniyua in dek eta enkarguk iten ta laguntzen-ta hasteko ordua dek”. Gero komuniyo haundiya, berriz, 11 urtekin. Ta komuniyua Altzan, Altzako herrian egin nuen nik, eta nere senideak ere bai. Gaztenak ez dakit, baiño zaharrenak behintzat bai. Hiru zaharrenok Altzan. Parrokiya Altza tokatzen zan gurea ta han in genun komuniyoa. Eta orduako, ba, orduako behiyak jezten, segan ta… 11 urteako baratzan ta edozertan, aitai laguntzen ta. Bai. Eskolatik etorri zai egoten ziran etxean, lanak egiteko. O belarrak bildu o baratzan… baratza landu… beti bazan zerbait baserrian laneako, gogua izan ezkeo. Askotan gogo haundiik ez genun izaten, baiña. Bai. Gogoratzen zait eskolatik irten… Eskolaa juten giñan Martutenera. [Sarrueta] o eskola bat bazan. Loiola baiño alderago zegolako edo ez dakit zergatik han hasi giñan eskolan. Ta eskolatik arratsaldian bostetan edo lau t´erditan edo ez dakit noiz irteten giñan eta, klaro, jolasean gu, han kuadrilla, jolasean. Eta guarda bat bazan Martutenen eta nunbait etxekuak abisua emanda edo, etxekuen enkarguz edo, han etortzen zan bere bastoiarekin gu etxera joan gintezen, etxera bidaltzea: “Ala! Segi etxea hemendikan! Aita ta ama zai zeudek ta segi etxea!” Ta gu kaniketan edo pelotan edo edozein jolasetan han, ta etxera. Bai. Ta etxian zai egoten zian. “Bai, ganau jatenak…” edo “belarra ekarri behar diau ta guazen belarra biltzea” eo. Segan egiteko gauza ez bagiñan, belarra bildu behintzat bai. Ta ganauakin, behiyakin ibiltzen giñan, gurdiya ta behiyakin, ta behiyak eamaten eo behiyai kontu iten eo beti [zeoze].
- Eta azpiak iten eta…
- Bai, bai, bai, bai. Ta eskola jun gabe´re urtearen buruan egun dexente. Batez ere udaberri aldean edo udan o, lan asko izaten zanean. Bi anai, bi zaharrenak behintzat, urte ta gutxin tartea degu, oso bata bestean atzetik, eta biok txandan ibiltzen giñan: “Gaur ni geratzen banaiz, bihar hi geratuko haiz etxean”, txandaka, aitai laguntzeko. Ordun, eskolaa jun gabe geratzen giñan. O goizian jun ta atsaldian etxian eo alderantziz, goizian etxian ta atsaldian eskolaa jun edo hola. Baiño beti maixuak bazekila, maixuai esanda.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!