Donostia (Gipuzkoa)

Zubieta kalea nolakoa zen II

Zubieta kalea nolakoa zen II <p>Kaitik arrainarekin Zubieta kaletik pasatzen ziren. Tranbia handik pasatzen zen. Orly hotela dagoen tokian alhondiga zegoen lehen. Biarriz hotela ere gertu zegoen. Londres, Continental eta Niza hotelak ere bazeuden. Kotxe gutxi zebilen, eta lasaia zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaitik arrainarekin Zubieta kaletik pasatzen ziren. Tranbia handik pasatzen zen. Orly hotela dagoen tokian alhondiga zegoen lehen. Biarriz hotela ere gertu zegoen. Londres, Continental eta Niza hotelak ere bazeuden. Kotxe gutxi zebilen, eta lasaia zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kaitik?
- Bai, kaiatik pasatzen zien kamionak gabez arraia ematea. Eske kalea zan oso diferentea oindik.
- Eta tranbia hortik pasatzen zan?
- Tranbia pasatzen zan… tranbia ez dakit nundikan ertetzen zan, Boulevarretik ertengo zan. Bai, Boulevarretik. Eta pasatzen zan tranbia Antiguora juteko. Zeren bi tranbia: Monte Igeldo ta Bentaberri.
- Eta zuek jaio zineten villak bazun izenik?
- Ez, gu jaio giñen villetan ez, atzeko etxeetan. Kalle Zubieta da kalle bat… hau da Kontxa ta hau da kalle Zubieta. Ta Kontxaa ematen duen etxek beste aldetik zien etxe txikik, etxe… familiko etxek.
- Bai, villak, ez?
- Bai.
- Eta gero ya zuenak.
- Eta gero gure kalea bi espaloi besteik ez zien han goien. Kalle Zubieta hasten zan Hotel Londresen paren, baiño han zeon etxe bat bakarrik. Eta gero zeon oain Hotel Orly daon tokien zeon alhondiga. Alhondiga badakizu zer dan?
- Baiña hori arraiantzat eta?
- Ez, ez, zan ardok.
- Ardok?
- Bai, edarie uste det bakarrik ibiltzen zala. Zan edifizio haundi bat, nola esango nizuke? Estilo… [leheno] Bretxa zan bezela, harrizko etxe bat haundie, ate haundikin, eta han zeon alhondiga. Pixkat beheraxeo zeon Hotel Biarriz, baiño hure ez zan ya tokatzen kalle Zubieta, zeaittio hor kalea okertu itten zan.
- Orduan, hor hotel asko zeuden.
- Bai, zeon... zeren Hotel Londres eta Continental, ni jaio nitzenen nik han betittik ezautu dittut. Hotel Niza´re bai. Hotel Niza zan Biarriz-kon jabe berena. Eta Hotel Biarriz zeon pixkat beheraxeo, ya kalea ez zan eitten, eske hor zeon plaza txiki bat zeon erdin. Oaiñik ala dao. Eske zan kale bat bastante ze gutxikin, bizi gutxikin. Kotxek oain daren bezela ez zien izaten, oso alek zien. Eta kale hartan, gaiñea, negun jende gutxi bizi zan, bizi giñen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia