Donostia (Gipuzkoa)

Ondarretako hondartza eta turistak

Ondarretako hondartza eta turistak Ondarretako hondartza. Kasetak alokatzen zituzten. Loretopen toldo handi bat jartzen zuten, pobreentzat. "Niños litris", ume aberatsak. Kanpotar asko etortzen zen udan; dendetan lehentasuna zuten haiek. Etxeak eta logelak alokatzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ondarretako hondartza. Kasetak alokatzen zituzten. Loretopen toldo handi bat jartzen zuten, pobreentzat. "Niños litris", ume aberatsak. Kanpotar asko etortzen zen udan; dendetan lehentasuna zuten haiek. Etxeak eta logelak alokatzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Euzkiya hartzeko-ta ibiltzen zan, ta ordun txabolak jartzen zituen alkilatzeko. Bai. Hoi da, hoi goatzen naiz. Klao, ni orduako ya ba izango nitun hamar... hamar-hamaika urte izango nitun. Eta ditut launak esaten duenak, hoik hemen bertan nola bizitubak dian, e… nola Pico Loroko zea hortan, e, toldo haundi bat jartzen zuen…
-Loretope, hori Loretope da, ezta?
-Bai, bai. Esto… toldo haundi bat nola jartzen zuen, eta: “El toldo de los pobres”. Baiño ordun hor osatzen zian kuadrilla haundik eta ibiltzen zian jolasten… pasatzen zuen “formidable”! Eta klao, “lo niñ…”, epoka haiyetan “los niños litris” esaten zizaiyon txabolak-eta izaten zebenak. Eta haik: “A, pasais envidia? Aguantaros, que pa eso robais el dinero!”.
-Joe… eta orduan txabolak izaten zian… e, bueno, kasetak, egurrezkuak?
-Bai.
-Eta idiyak tiratuta ta hola mugitzen zian ala ez?
-E, ez det /eztet/ uste, nik hoi ez det /eztet/ ikusi.
-Gurdirik bazuten?
-Bai, hoi bai, uzteko hor ta hoi ba bai, baiño nik hoi ez det hola ikusi... ez det ikusi behintzat, ez dakit. Ta ez due /eztue/ behin ere esan ibiltzen zianik… Geo erretiatzen zuen, ta geo ateatzeko ba kurpillak-ta bihar. Desmontatzen zituen danak, eta geo danak zeatu, ta geo... epoka alleatzen zanian ba berriz´e. Ta geo hasi zianian beste ze hok, telako gauzok.
-Toldo...
-Bai, bai.
-Toldo urdiñak.
-Eta oain... oain hoi eozeiñek alkilatzen du /alkilatzeu/, baiño epoka haiyetan...
-Garestiya izango zan. Ta hemen turis… etortzen zian uda partian-ta kanpotarrak…
-Bai.
-Madril aldetik-eta…
-Bai. Asko.
-Asko?
-Asko.
-Eta haiyek diferente jazten zian?
-Jantzi, ta bronka earrak eta askotan dendeta jun ta /da/ predileziyua, ta amorraziyua ematen zizun! Esaten genduna: “Hemen gu urte guzin gaudez gastatzen, e, eta hoik etorri dia ta zer? Hoiyen… gue dirubak ez al diyo baliyo hoiyen bezelakuak?”. Ta bronkak izaten gendun, e.
-Haiek lelengo, orduan, beti?
-Bai.
-Preferentziya?
-Bai, bai, bai. Oooo… hortan izugarrizkoa izandu da hemen, horta bai.
-Eta hemen ze etortzen ziran, villetara eta holako etxe dotoretara?
-Bai, villeta ta geo etxe normalak´e eoten zian alkilatzen zuenak, e. Udarako. Bai, zeatik igual jendiak esaten zuna: “Ba habitaziyua daukat libre eta, habitaziyua nola libre daukaten, ba udaran alkilatu, pezeta batzuk atea-ta iteko!”. Ta jendeak´e… etxetan´e holaxe ba hartzen zituen, ta hola ba pillan gehixeo jartzen zian ta igual habitaziyo paren bat, ta klao, pezeta batzuk ateatzen zituen udaran. Etxe asko´re eoten zian. Bai, hoi dana goatzen naiz, zeatik launak eskolan izaten gendun ta /da/… haik esaten zuen: “Sí, ha venido fulano y ha venido mengano, y dos habitaciones a ellos”. Ta ordun haiyen amak esaten zuna, alde iten zuenian: “Ba pezeta batzuk utzi ditue!”. Ta ordun ba gastu batzuk kubritzeko ondo etortzen dia /etortzeya/. “Umien liburuk ta gauzantzako diña ba ematen gaitue”.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia