Donostia (Gipuzkoa)

Ama lan eta lan; amonarekin haziak

Ama lan eta lan; amonarekin haziak Lizarriturri lantegian egiten zuen lana aitak. Desagerrarazi zutenean, amak etxeak garbitzen atera zuen bizimodua; ahizpekin gabardinak josten ere bai, denda baterako. Ez zuten ikusi ere egiten. Amonarekin hazi ziren. Amona Andrestegikoa zen. Aita Burgosen jaioa zen, eta Lasarten bizitua.
Lizarriturri lantegian egiten zuen lana aitak. Desagerrarazi zutenean, amak etxeak garbitzen atera zuen bizimodua; ahizpekin gabardinak josten ere bai, denda baterako. Ez zuten ikusi ere egiten. Amonarekin hazi ziren. Amona Andrestegikoa zen. Aita Burgosen jaioa zen, eta Lasarten bizitua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu pixkat handitzen joan ziñanian ta, hor bizimodua zailla izango da, ezta? Aitak zertan iten zun lana?
-Lizarriturriko fabrikan.
-Lizarriturrikuan?
-Bai, jaboien ta zea hoi. Lizarriturriko fabrika.
-Eta orduan, gero aita falta, eta zuek, e, aurrera in behar.
-Bai, bai.
-Zure ama egoera txarrian geratu zan...
-Bai, hala gelditu zan.
-Eta ze iten zun, berdura-ta saldu?
-Amak? Interina! Harrapatze... Ateatzen zizayon etxe guzik! Goatzen naizena da: bat “donde Vivanco”, Julianategi. Geo bestia hemen, Matia kalean, Altuna. Geo, Gaitan de Ayala, Itsasgain… “O sea, es que” ama ez gendun ikusten! Eta geo etxea jun ta…
-Lan ta lan.
-Bai, geo etxea jun ta… Ahizpak gabardinak josten eoten zian, eta han eoten zan, gabardinak-eta josten. “O sea”, guk, ez dakit zenbat ordu´re amak iten zun lana.
-Eta izebak eoten zian gabardinak josten… eta norako? Hori enkarguz, ala…?
-E, denda bateako.
-Denda baterako.
-Bai. Denda bateako.
-Eta janariya-ta nork prestatzen zun, amak?
-Amonak, amonak, bai. “O sea”, gu amonakin haziyak gea.
-Amona, lehen esan dezu, bertakua da, Andrestegin jaiyua.
-Bai, bai. Uste det amona´re han jaiyua zala, uste det, e. Ama-ta hoi behintzat bai, hoi bai, Andrestegin jaiyuak dia. Eta amona´re uste det baietz. Ta ne anaya´re han jaiyua da; ni ez, baiño ne anaya bai, Andrestein. Ze ez dakit zenbat jeneraziyo… amona, ama, anaya… bueno, aman famili dana hor jaiyua da… hiru jeneraziyo behintzat hor jaiyuak dia.
-Eta aita nun…
-Nere aita, jaiyua? Burgosen.
-Burgosen jaiyua.
-Nere aita bai, nere aita Burgosen jaiyua zan. Geo Lasartea-ta etorri zian, baiño… esto, geo nola hasi zan fabrikan lanian, ba Lizarriturrin, […] etxian eoten zan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia