Donostia (Gipuzkoa)

Konstituzio plazan jaioa

Konstituzio plazan jaioa <p>Donostian jaioa, Konstituzio plazako etxe batean, Parte Zaharrean. Ama donostiarra zen eta aita San Pedrokoa. Etxean bainugela zuten, baina ez zen ohikoena. Bederatzi senidetan txikiena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostian jaioa, Konstituzio plazako etxe batean, Parte Zaharrean. Ama donostiarra zen eta aita San Pedrokoa. Etxean bainugela zuten, baina ez zen ohikoena. Bederatzi senidetan txikiena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nun jaio ziñan zu?
- Donostin, etxe hontan bertan.
- Etxe hontan bertan?
- Behekoan, behekoan. Behekoan gurasuak bizi zian, eta ni beatzigarrena naiz nere etxian eta denak jaio giñan etxe hortan.
- Konstituzio plazan.
- Bai. Eta nere ama´re bai, e? Ama´re bai jaio zan hemen, bizitza hontan.
- Gurasuak nunguak ziran? Ama Donostiakua…
- Ama donostiarra eta aita San Pedro edo… San Pedrokua uste det zala, bai.
- San Pedrokua?
- Bai. Zeatikan aita zuten, ez dakit, hoietakua… ez diala bizitzen beti leku berberian. Nola esaten da?
- A! Zeukan lana, hola, tokiz aldatzekua?
- Bai. Nik ez dakit ze izango zan, baiñon… zeatikan bat da herri batekua, bestia bestekua… horregatik dakit aldaketa egiten zutela. Bai.
- Eta hau, etxia, nolakua zan zu jaio ziñanian? Zu umia ziñala.
- Hemen ez nitzan jaio, e? Beheko etxian. Bai. Nola zan etxia? Ba, pasillo haundi batekin. Eta gero, ba, ateak, badakizu, gelak eta komuna. Baiñon gure etxean gendun baiñua. Zeatikan osaba gendun holako gauzak saltzen zuna, eta jarri zigun baiñua. Besteetan ez dakit, ez det uste zeukatenik baiñurik.
- Bai, leku askotan ez zan egongo igual, ezta?
- Ez, ez, ez. Nik esango nuke, baiñon gehiegi esatia ez ote da, ez dakit, baiño etxe hontan bizi zianak uste det zutela haietako egurrezko tapak komunian? eta tapa jartzen zitzaiona edo… Bai, oso... Uste det ikusi detala nik, gaiñea, hori.
- Eta zuek esan dezu bederatzi senide ziñetela.
- Bai.
- Eta zu txikiyena?
- Bai, ni txikiena.
- Orduan, etxia beteta egongo zan.
- Bai, beteta, bai, bai, bai.
- Eta nola iten zenuten lo? Neskak gela batian eta mutillak bestian?
- Bueno… Bai, bai, mutillak biyak batian, gela batian. Eta gero gu, ba, besteetan, bina edo, ez dakit.
- Klaro, asko ziñeten.
- Eta gurasoak ere beste gela batian, gogoratzen det /gogoratzet/. Hola. Ez dakit zenbat gela zitun ordun: bat, bi, hiru… hiru kanpoaldea, bat, lau, baiñua eta sukaldia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia