Osteguna, neskameen eguna
Nobiotan zer egiten zuten. Zinemara, paseatzera... Ostegunetan dantzaldia egiten zen Igeldon; neskameen eguna zen.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: DON-022/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- Eta orduan ze iten zuen bikotiak eta, zinera jun eta hola?
- Bai, eta [...] noizian behin, ahal zanian, diruz exkax ibiltzen zan ta. Ez dao oaingo kontuik
eta paseatu ta.
- Bai, gaztelura o paseatu ta...
- Gaztelura juten ziñaten?
- Bai, ta Igeldoa dantzan'e bai, bueno, gutxi, nei ez zitzaten gustatzen ta. Gaiñea denbora haitan osteguna zan "día de las críadas" esaten ziyoten, osteguna; eta Igeldon bailia iten zan. Eta hola juten zan jendia ostegunetan.
- Ostegunetan?
- Bai, oain ez da iten Igeldon bailia, oain ez da... Baiño leheno igandetan ta larunbata ta... Baiño ostegunetan espeziala zan, ba, neskamiantzako.
- Eske orduan asko zian hola neskak eta neskame bezela lan egitea etorriyak honea Donostia, probintzikuak.
- Bai, asko, eta gustoa baldin bazuen ere lana. Jakiña, etxe batetik bestea diferentzi haundiya zeon e? Lan gutxiyo lan gehiyo; soldata gutxiyo, soldata gehiyo... Hola.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!