Bandera espainola jarri beharra
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: DON-020/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Hemen segitu ziyon. Hemen ikusi ditugu hor oain ya etxia hor dao zutik, gure basarriya zagon ondo hortan, etxia badao hor, aldapa hasten dan hor, eskubitan. Ta Jesusen Biyotza egunian jartzen zan maindire zuri batekin o jartzen zan Jesusen Biyotza. Ta hala jarri, ta Espaiñiko zeakin jarri ez zulako, kartzelara eraman zuen. In zazu kontuk ze edade izango zun: semia soldadu zun, ta ama kartzelan horrengatik, eta semia guardiya iten, hemen Ondarretan. Esaten dezu ze ezautu ditugun hemen. Esaten dian guztik gutxi dia. Tranbiak buelta iten zun hor, ta gu hamaika urtekin geatu nintzan ta... leheno. Handik bizi dek Jexux, nere edadekua dek, eta odol-arrastuak. Ze ikusi dittugun hemen...
- [...] eondu zian falangistak, ta gure etxea etorri zian ta gosaldu gure etxian iten zuen, kafesne-zopak edo ematen ziyen, ta gero hurrungo egunian, guardia in zuenak, beste batzuk. Danak txokolate jaten zuen. Danak.
- Ta bildurrak, bildurrak akabatzen.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!