Donostia (Gipuzkoa)

Etxean pentsakera irekikoak, taburik ez

Etxean pentsakera irekikoak, taburik ez Etxean eskolan baino askatasun gehiagorekin hitz egiten zen sexuaz. Irakurgaiak ere libre. Tabuen sentsaziorik ez du. Amak esplikatu zion umeak nondik zetozen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-019-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean eskolan baino askatasun gehiagorekin hitz egiten zen sexuaz. Irakurgaiak ere libre. Tabuen sentsaziorik ez du. Amak esplikatu zion umeak nondik zetozen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña nere etxean ez da eman horrenbeste... Ez zioten ematen horrenbeste istori eta hitz eiten zan. Nola aita sendagillea zan, ba nik ez dakit o libertade gehiyo zeon o... Etxean, ez, kondoiyak eta gauza hoiyek ez, baiña sexu ez dakit, nik beti esan det. Adibidez, ni juten nintzan ikastolara eta "qué estás leyendo", nere etxean neri utzi naute irakurtzen dena; nik ez det taburik izan "esto no"... Bai! gogoratzen naiz ba "lo que el viento se llevó" edo holako zerbait, nik uste detela gehiyo ez jendeai izutzeko hori irakurtzen nengolako. Baiña bestela nere etxean ez da izan tabu hori. Nik behintzat ez det bizi, beste anayak ez dakit zer esango duten. Baiña nik ez det hori. Eta hitz eiten zan, ez dakit, ez degu izan, ez degu hola "hoi ez zan hitz eiten". Ez, ez da...
- Eta umiak nondik datozen eta hori esplikatu zizun iñork?
- Bai, bai, bai, nik amak, bai, bai, bai, nik hori bai. Eta nik nere semeei ere. Baiña "vamos", hori.
- Paristik ez ziala etortzen.
- Ez, ez, esaten zian tonteri hoiyek baiña berehala... Nik ez det hortan ez det... Eta ez det... Batzuk esaten dute "yo tengo un trauma del cole", nik ez. Egia esan, nik ez det traumarik ez ikastolan eta ez etxean, ez det. Ez, nere ama nahiko irikia zan. Ez da... gero gazteagoak berdin esaten dizute baietz, hori, baiñan nik ez det, nik ez det idea hori behintzat.
- Naturaltasunez...
- Bai, ez da, ez dakit, ez zan, baiña hori... Bakoitzak ere nola bizitzen dun ere kontatzen du e? Baiña ni ere oso trankilla izan naiz ta ez zan hori. Baiña... Ez dakit.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia