'Neskamearen marmarrak' antzezlana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-017-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitak Neskamearen marmarrak bakarrizketa idatzi zuen berarentzat. Zortzi urterekin hasi zen. Dantza. Eibarrera, Azpeitira.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: DON-017/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Eta euskeraz. Antzerkiya euskeraz iten zenuten.
Bai, bai, bai.
-Eta gogoratzen dezu orduko antzerkin bat ala?
Bueno, ni gogoatzen naizena da, gure aitak idatzi zidana neretzat. Hori gogoatzen naiz. “Neskamearen marmarrak”. Eta hori bakarrizketa zan. Ta bakarrizketa... bueno, polita. Etxeko andre batek eta... esaten ta...
-Eta zu ziñan, orduan, protagonista?
Bai.
-Ta gazte-gaztetxo, gaiñera.
-Bai, bai, bai. Ba orduan... guda hasi zanian hamabi urte nitun... Orduan gauza hoiyek egiten nitunian ba hamar bat urte edo. Zortzikin hasi nitzan, hori gogoatzen naiz.
-Eta hori Batzokiyak antolatutako… hori, antzerkiya zan? Ala… bestela? Eliza… elizatik…
-Ba Batzokitik eiten genitun gauzak, bai. Bai, baiña ez naiz oroitzen ziur zer zan: Batzokikoa…
-Eta dantzak-eta ere bai?
-Bai, dantzak-eta ere egiten genitun. Baiño nik dantza baiño gehiyo hitz ein eiten nun nik. Gehiyo hitz ein. Ba bai, eta […] Don Ramon Labordakin, ni mahai gaiñean hitzaldia ematen. Jo! Esaten... arpegiya... Lasai, gaiñea! Bueno... Gogo izugarriya izaten zun, aitak esaten zianian: «Benga, etorri, igandean o holako tokira jungo gea». Ni pozik! Pozik.
-Eta ze tokitara juten ziñaten? Gogoratzen dezu?
Asko ez naiz gogoratzen… Gogoatzen naiz Eibarren izan giñala… Eibarren, gero bestea… Azpeitin. Hori gogoratzen naiz. Ez dakit beste iñun…
-Ta jendia harrituta geratuko zan ba zu han ikusita!
-Bai, bai, bai. Bai, nahikoa. Nahiko harrituta. Jo, gero esaten ziaten: “Jo, hori da…”. Ba nik… gustora egiten zun, pozik.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!