Donostia (Gipuzkoa)

Umetan hitzaldiak ematen eta antzerkia egiten

Umetan hitzaldiak ematen eta antzerkia egiten <p>Ander Arzelus <em>Luzear</em> zen bere aita. Euskerazaintzan omenaldia egin zioten. Aitarekin ibili zen bera umetatik; hitzaldiak ematera eramaten zuen. Antzerkia ere egiten zuten. Burgosen espetxeratu zuten aita, gerra sasoian. Aurretik Aita Labordarekin egiten zituzten antzezlanak, Kursaalean. Poxpolinak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-017-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ander Arzelus Luzear zen bere aita. Euskerazaintzan omenaldia egin zioten. Aitarekin ibili zen bera umetatik; hitzaldiak ematera eramaten zuen. Antzerkia ere egiten zuten. Burgosen espetxeratu zuten aita, gerra sasoian. Aurretik Aita Labordarekin egiten zituzten antzezlanak, Kursaalean. Poxpolinak.

Transkripzioa

- Eta zure aita euskalgintzan, ez? Oso sartuta zegon...
Bai. Gazte-gaztetatik sartua zeon...
- Kontaiguzu pixkat, nor zen zure aita.
- Ba gure aita, e... Ander Arzelus zan. Idazlia ere bazan. Idazle bezela, ‘Luzear’. ‘Luzear’ izenpetzen zun. E... ze urtetan egin genion omenaldia? Ni Euskerazaintzakoa naiz. Euskerazaintza. Eta Euskerazaintzan ba gure aita... ehun urte beteko zitunian izango zan... jo, egunakin... Bai, bai, ehun urteko... garai hortan, bai, orduan egin genion omenaldia, Arrasate kalean Kutxak dun aretoan. Areto hortan, gero bazkaria izan genun... eta oso oso polita izan zan. Oso polita.
- Zure aita zan idazlia eta kazetaria ere bai, ez?
- Bai.
- Argiako zuzendaria.
- Baita, bai, bai.
- Eta zu, e, txikitatik hasi ziñan bere arrimuan… euskeraren alde?
-Bai, bai, bai. Ni asko ibiltzen nitzan aitakin. Gaiñea, ni orduan berritsua nitzan eta oso... ez oain bezela, abots onakin. Eta orduan aitai... beai hitz egitea ez zitzaiyon oso atsegin... E, bere gauzak prestatzen zitun, eta ni eamaten nindun hitzaldiak egitera. Oain pentsatzen detenean.... ba zortzi o bat urtekin hasi nitzan!
- A bai, e?
Hitz egin... aitakin, goatzen naiz behin o behin, denak gizon eta emakume haundiak... hitzaldia emateko, eta ni han, beakin. Uf, askotan esaten det: “Vaya, ze arpegiya...”
- Eta nolako hitzaldiak izaten zian: euskeran aldekuak eta?
- Euskeran aldekoak. Aberrian aldekoak ere bai. Ni gogoratzen naiz behin... eta gero ba ikusten ninduten esaten zidaten ba… Ez dakit, ez dakit gure abestia, ereserkia o ez dakit ze… abestu zan, eta bukatzeakoan: “Eztao holako internazionalik!”, esan nun. Jo, esan banun esan nun, geroztik ez dakit zenbatek esan ziaten... Oain ya… Haiyek ya gehiyenak hil dira…
- Eta antzerkiyan ere…
Bai, baita.
- … ibili ziñaten. Eta nun ibiltzen ziñaten?
- Ba bueno antzerkiak prestatzen… zertako gure aita ya, bere atzetik ibili […]. Madrilea jun behar izan genun. Bueno, lehenbizi Burgosen espetxean egon zan. Bost urte ta erdi o. Urtebete heriotz zigorra gaiñean zula.
- Baiña hori gerra...
- Gerra denboan hori. Bai, bai, gerra denboan. Klaro, gerra baiño lenuo ez zan oaindik iñor kartzelara joaten. Espetxera. Eta orduan antzerkiak, leno… ba parte hartzen genun pospoliñetan. Hemen, pospoliñak, Don Ramon Laborda zanakin; apaiza zan. Eta harrek atera zun pospoliña, Kursalen, orduko Kursaalen azpiyan egiten genun. Eta han biltzen zitun, Don Ramonek lana egin zun… biltzen zitun haur guziyak, ta han abesten, bestia egiten, bestia… hantxe, bai, han ibiltzen giñan.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia