Donostia (Gipuzkoa)

Tranbia eta gero, autobusa

Tranbia eta gero, autobusa <p>Donostiara hasieran tranbian, gero autobusez. Martuteneko etxe gehienetan, zaldi-karroa. Autobus berezia zesterentzat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostiara hasieran tranbian, gero autobusez. Martuteneko etxe gehienetan, zaldi-karroa. Autobus berezia zesterentzat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nola etortzen ziñaten?
-Autobusian. Oaingo autobusa, zea Hernaniko gorri hoiyek? Ya bazebiltzan, nere garaiyian bueno, lehenbizi zeon, ez, lehenbizi-lehenbizi zeon tranbia, ateatzen zan Peñaflorida kaletik, hor zeukan basea o, zea tokiya irtetzeko, eta Peñaflorida kaletik atea, eta Hernaniaiño oain topua juten dan biri hortatik? Amara inguratuz, hortikan… Eta aurrenian ba, hori, ta gero ya laister ba jarri zan, autobus hoi, bai. Eta etortzen zan autobus bat, Martutenen adibidez ba, etxe gehienetan zeon, zaldi-karrua, baiño ez dan-danetan, eta Astigarraga ta, Hernani aldetik-eta etortzen zianak, bazeon kamioi bat, ba xesterentzako zana, zan hola kaiyola bat bezela, eta zitun apalak, bi aldietan, eta zan autobusa, baiño, jendian ordez ba xestuak jartzeko tokiyak zituna. Zea bai, autobus gorri hoitakua. Eta, bueno ba hori.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia