Donostia (Gipuzkoa)

Aitaren aldeko familiaren historia

Aitaren aldeko familiaren historia <p>Amonaren historia kontatzen du, eta aitarena. Aitona Ameriketan hil zen. Antondegira zergatik joan ziren bizitzera. Osaba-eta Kontxara joaten ziren hondar bila. Gabarrariak. Ama Parada baserrikoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-015-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amonaren historia kontatzen du, eta aitarena. Aitona Ameriketan hil zen. Antondegira zergatik joan ziren bizitzera. Osaba-eta Kontxara joaten ziren hondar bila. Gabarrariak. Ama Parada baserrikoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere aita jaio zan, hemen, San Jeronimo kalean. Historia da pixkat... basarrin bizi zan nere amonaren anai zaharrena. Batzuk jun zian Ameriketara. Zian bederatzi senide eta bea bakarrik arreba, beste guztiyak mutillak. Eta jun zan Ameriketara... Jun zian batzuk Ameriketara. Bost. Eta nere amona ezkondu eta jarri zan bizitzen, ba, hemen, San Jeronimo kalean. Baiño anai zaharrena bizi zan basarrin, Martutenen, Antondegin. Baiño gertatu zan lehenbiziko semia jaiotzeakuan, ba, hil ziran ama eta semia. Partuan hil zian. Eta, kalro, nere amonaren senarra, ba, Ameriketara jun zan, ba, esaten zan bezela “a probar fortuna” edo hola. Ez? Ameriketara jun zan. Eta gero, ba, hil in zan han. Eta amona zegon alargun. Gelditu zan alargun. Eta bere semetxoa, pues, lagun bat zeukan hemen, Alde Zaharrian, Fermin Calbetonen, ba, oso laguna zuna, ba, harek zaintzen ziyon. Eta bera jarri zan lanian, ba, hor bazan famili bat oso... ez dakit nola esan, oso ospetsua, injenieruak-eta zian, Madrideko metropolitanoa in zutenak, Txurruka ta Otamenditarrak. Eta udaretan-ta hola, ba, hemen bizitzen zian zean, Donostin, Boulevarrian, Elkano kalian, hor bizi zian. Eta ordun, beak in zun lana urte batzutan, dexente, ba, in zun etxe hortan /etxiortan/. Eta gero asteburutan eta, bueno, ba, bere semiakin moldatzen zala eta hola. Baiño geo, hil zanian, bere anaia basarrikuak esan ziyon, ba, juteko basarrira mesedez bizitzea. Eta nola nere aita, pues, pozik juten zan basarrira, ba, asteburutan. Eta geo nere osaba hoiek, bueno, aiton-osaba hoiek, ba, etortzen zian Kontxara idikin hondarra eamatea. Baratzetako-ta, hondarra lurrari nahastu ta hondarra oso ona zan lurra harrua egoteko baratzetako. Zeatik baratza beti egin izan da asko gure etxian, Donostia ekartzeko zeak, barazkiak. Eta ordun, ba, amona jun in zan semiakin. Semia, pues, pozik baita. Baiña hamalau urte arte jun zan hemen La Salleko Los Angeles ikastetxia badao, San Bizenteko aldamenian; bueno, oain dao Orfeon donostiarra, baiño urte askotan egondu zian La Sallekuak. Eta horrea juten zan ikastetxea. Eta gero, hamalau urtekin, amona jun zan basarrira. O... mutillak hamalau urte zitunian, ba, jun zian. Eta ya han gelditu zian. Eta nere aita, ba, pues, gero ezkondu zan nere amarekin, beste hurrengo basarri bateko neska batekin. Eta gu, ba, han jaio giñan eta han bizitu izandu giñan.
- Zure ama ze baserritakua zan?
- Parada. Bai. Parada basarrikua. Eta hola.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia