Berastegi (Gipuzkoa)

Karearen beherakada

Karearen beherakada Karea ona zen desinfektatzeko, paretak egiteko eta lurrak lantzeko. Kultura maila handia behar zen karearen balioa aprobetxatu ahal izateko. Bere garaian, kareari ez zitzaion garrantzia eman eta karea egiteari utzi zitzaion. Kareak, ordea, onura handiak dauzka, eta komeni da hura erabiltzea lurra aberats mantentzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-026-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karea ona zen desinfektatzeko, paretak egiteko eta lurrak lantzeko. Kultura maila handia behar zen karearen balioa aprobetxatu ahal izateko. Bere garaian, kareari ez zitzaion garrantzia eman eta karea egiteari utzi zitzaion. Kareak, ordea, onura handiak dauzka, eta komeni da hura erabiltzea lurra aberats mantentzeko.

Transkripzioa

- Ordun ba karea zertarako zan? Ba ikusi degu, ba desinfektatzeko alde batetik, oso inportantea dalako desinfektatzeko; beste aldetik, paretak eta gauzak itteko; baiño fundamentalki nik uste gehiena ibili zala lurrek lantzeko, PH iyotzeko ta prestatzeko guk behar dittun baratzak eta soroko gauzek produzitzeko eran jartzeko. Hori ez da entzuten, baiño nik konklusio hori atera det. Gero hori zan kultura mailla garai hartan nik pentsatzen det nahi ta nahi ez haundia behar zula gauza hoik denak ulertzeko ta aplikatzeko, baziela behintzat. Ta gero gertatu dana da gure garaien karea batek balio zun gauz bat balitz bezela, ez zitzaiola bate inportantzik ematen. Gero jendeak karea itteai utzi zion, lur-lanai’e utzi zitzaion, ta gero uste izan da soroa ez baldin badaukezu ez dezula kareik behar; baiño geo gertatzen dana da belarditan belarra gastatzen bazoaz, harek karea kentzen dio lurrei, baiño lurrek eman ber dio karea behar duna, ta dijoa lurra pobretzen-pobretzen. Ta kare falta horrek, ba, gero ekartzen du belarrak ere aldatzen dijoaztela. Belarrak lehorrak ordun. Kare-aplikazioa sistema horrekin o beste kare-formula batzuk’e badaude[...] itten dienak adibidez, ta ordun ba hori aplikatzea komenigarri dala nahiz ta soroa ez ibili.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia