Donostia (Gipuzkoa)

Baserritarren kofradia

Baserritarren kofradia <p>Garai batean inguruan bazen baserritarren kofradia bat, auzolanaren bidez funtzionatzen zuena. Baserriren bat erretzen zenean, diru eskean ibiltzen ziren, etxez etxe.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-014-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garai batean inguruan bazen baserritarren kofradia bat, auzolanaren bidez funtzionatzen zuena. Baserriren bat erretzen zenean, diru eskean ibiltzen ziren, etxez etxe.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta baserritarren kofradiaik-edo badao? Bazeon lehen, edo?
-Juan Joxe: Leheno bazan, bai.
-Bazan?
-Seberiana: Bai, lehen-lehen.
-J.J: Bai baiño haik danak galdu zian e.
-Eta, nola izaten zan, ze, zertako edo? Nola juntatzen ziñaten?
-J.J: Hoik, izaten zan basarriya, basarritarrak, ba konpaziyo batea ganaua zeatzen baldin bazan o, behi bat o hiltzen bazan e, bai etxian euki ta geo etxian hiltzen bazenun, hiltzea baldin bazijuan behiya, ta, zea, hoi zuk etxian hiltzen baldin bazenun behiya hua, haragi hua geo kofradiako o han partitu iten zan.
-S: Partitu iten zan.
-J.J: Bai, ta beti 'ayuda' ematen zizuen.
-Ona bazeon?
-J.J: Bai, ona bazeon. Ta geo beti 'ayuda' ematen zizuen geo, beste bat ekartzeko eo, baiño bai, ez zizuen ematen bihar haiña ta gutxiyoik'e...
-Eta baserriak erretzen zianian-eta bazeon e, laguntzaik-edo eoten zan?
-J.J: Ordun? Zea ibiltzen zian, etxe-erre eskian ibiltzen zian.
-S: Bai.
-J.J: Eskian ibiltzen zan.
-Auzo? Etxez etxe? Baserriz baserri?
-S: Bai.
-J.J: Bai, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia