Antigua, auzo industriala
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antigua nolakoa zen, umea zenean. Lantegiak: Lizarriturri, Suchard, Ayala altzariak, El Leon. Bentaberri. Matia kalea, Erregezainen kalea eta Heriz pasealekua. Hondartza basatia eta Ondarretako kartzela. Igeldoko tranbia. Funikularra.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: DON-010/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Donostialdeko lantegiak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
- Nolakoa zen Antigua zu umia ziñala?
- Ni umia nintzanian? Jo, ba, Antigua zan industri auzo bat. Osea, hori da lehenengo gauza. Han zeon: alde batetik zeon Lizarriturri, Lizarriturri-Rezola, jaboiak-eta egiten zituna. Gero han zeon Suchard ere bai, han zeon Ayala muebleak… en fin, fabrikak. Kutz zan inportanteena, zerbezak, garagardoak egiten zituna.
- `El Leon´, ezta?
- `El Leon´, bai. Ta hori zeon, ba, Bentaberri onduan. Bentaberri onduan. Bentaberri… izena behintzat salbatu da. Eta hori zan. Orduan Antigua zer zan? Ba, guztiz auzo langille bat. Eta, hain zuzen ere, gero… Baiña hori zan Matia kalea eta Escolta Real. Hoiek zian benetako Antigua. Eta baita aldapa ere… eliza jeistean ateratzen zera “rraa” justu Txillardegira ateratzen ziñan, ezta? Txillardegi itxita zeon ta zeon [murru bat] bueltan. Eta, orduan, ba, ez dakit ze esan. Ba, hori da.
- Eta hondartza nolakua zan?
- Hondartza garai hartan oso hondartza basatia zan, ezta? Eta orduan, hor zeon kartzela, ez da ahaztu behar, e. Kartzela zeon justu Satrustegi daon lekuan, horren azpian […] eta hor zeon kartzela. Bueno, gartzela. Eta, orduan, gartzela inguru hortan bazeon halako baimen… eztakit ofiziala ala ez ofiziala, baiño halako libertade haundiagoko leku bat. Eta, orduan, han ibiltzen zian diplomatikoak eta holako jendiak eta, bueno, beren kasa ibiltzen zian nolabait esateko, ezta? Eta bestia, berriz, bestia, ba, plaia zan, pues, bueno, gaur dana gutxi gorabehera: baratzetan, jardiñetatik itsasora, parte hortan. Hor bakarrik, esaten dizut, gauza bakarra zan gartzela. Ta orduan gartzela [tranbia…]. Tranbia horrea allegatzian gelditzen zan gartzela aurrian, hor jeisten zian egunero emakumeak-eta presoei janariak ekartzera ta hola, ta hantxe gelditzen zan. Eta gero hor segitzen zun eta hortik pasatzen zan itsaso aldera eta segitzen zun funikularrera. Ez dakit, hori planoetan eta oso ondo ikusten da. Eta hor zeon pareta. Eta pareta hoietan, gaiñera, itsasoak batzutan jotzen zun, itsaso txarra zanian, eta badaude foto batzuk hor pareta puskatuak. Osea, kartzelako pareta puskatu zun itsasuak. Puska bat, e! Esan nahi dizut, jo iten zun. Klaro,hori tenisan onduan da, ezta? En fin, hori da.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!