Donostia (Gipuzkoa)

Antiguatarra, erdigunean jaio arren

Antiguatarra, erdigunean jaio arren Aita Kubara joan zen anaiarengana, eta San Martin kalean jaio zen bera, amonaren etxean. Han bizi izan zen. Gerra etorri zenerako, baina, Antiguan zegoen. Orduko oroitzapenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Kubara joan zen anaiarengana, eta San Martin kalean jaio zen bera, amonaren etxean. Han bizi izan zen. Gerra etorri zenerako, baina, Antiguan zegoen. Orduko oroitzapenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Aita, ba, izan zan krisi ekonomiko bat nere aitonaren enpresan. Eta orduan joan zan bere anaia, nere osaba Kuban zegon, eta joan zan Kubara. Eta orduan horregatik ni lehenengo urteetan nere ama, klaro, nere aita joan zan, joan zan bere amangana, bere amangana. "o sea", Inaxia Larramendi, hoi bizi zan San Martin kalean. Eta ordun ni horregatik egon nintzan urte batzutan hor, zean, San Martin kalen. Baiño gero ya bueltatu nintzan berriz Antiguora. Gerra hasi zanian Antiguan egon giñan. "O sea" gerra hasi zan egunean ni oso ondo goatzen naiz aurreko billan dana hartuta, militarrak hartuta, ni bizi nintzan "calle", orduan "carabineros" zian, gero "guardia civil". Eta bai, hori guztia ikusten ai naiz oaindik ere ba bai, terrazetan zegon armatuak eta "aiba dios! ze gertatu da!", "ba gerra hasi da". Joe. Hoi izan zan berez uztailaren hogeita hamaseiko uztaillaren hemezortzian, beraz. Beraz, ni ordurako ya Antiguan neon, baiña iya bi urte egon nintzan nere... [...] ni antiguotarra naiz, ezta? Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia