Errepublika garaiko giro politikoa
Errepublika garaiko giro politikoa. Parte Zaharrean zeuden alderdiak. Errepublikazaleak ziren alkatea-eta, mutikoa zela. Euskaltzaleak ziren haiek ere.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2009(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: DON-003/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
-Eta garai hartako gerra aurreko ba hor… Republika denporako e… giro sozial eta politikua ta Donostiyan, zein zan?
-Zer zan? Ba parte zarrian zian bai partidu komunixta, bai UGT, bai este... hemen bertan, bulebarrian, este... PNV. Karlistak´e bai: Solar Navarro bazuten hor, eta oraindik... oain ez dake, ez, orain ez dago, orain dago... “Biblioteca Infantil” edo hori da. Bai, bai. Hor zeon Solar Navarro dei… izendakua, eta zan er… reketien lekua. Ta karlista asko.
-Hori, karlistena?
-Karlista bastante xamar, ugari xamar zeon, e, Donostian.
-Donostian zer zan, e, gehiyen? Karlistak, ero abertzaliak, sozialistak...?
-Bueno, e, nik esango nuke eee... nik ezautu det gerra aurretik, nik hamaika, hamabi... hamar-hamaika urtekin, republikanuak zian. Este... alkatia ta, bai.
-Eta abertzaliak ere...
-Abertzaliak? Ezautu izandu det e... gure... “Calle” Puertoko Imaz bat, hura zan ANV: “Acción Nacionalista Vasca”. Ta hori zan ba gaurkua… gaurko egunian bezela: zea, PNVtik apartatutako zea, ezkertiaguak.
-Abertzalia, baiña…
-Abertzaliak denak, ta batez ere… republikanuak ere euskaltzaliak zian donostiarrak; hemengo jendia zana euskaltzaliak bazian.
-Giro euskalduna eta euskaltzalia zeon, ez?
-Baiño ez… ez hain fiñak, eee… hainbeste amorrukin guria defenditzeko, e?
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!