Donibane Garazi (Nafarroa Beherea)

Ehiztarien txabolan botila hustutzera sartzen zen gizona

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Alamon, Battiste

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DGA-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hiztunak bizitako istorio bat kontatzen du. Ehiztari batzuk usoak harrapatzen zeuden bitartean, gizon zahar bat beraien ehiza-txabolara sartzen zen beti botiletako azken tantak edatera. Gizon zaharrak ez zuenez ohitura hori aldatzeko asmorik, ehiztariek botila bat laxantez betetzea erabaki zuten. Handik gutxira, gizon zaharra txabolaren zoruan etzanda agertu zen, minaren minez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Zaroko herrian iten dut urzo ihizia. Eztakit ikusi duzunez ihizi hori nola iten den. Iten badaazu aurtengo azaruan ikhustea jiteko plazerra, seur gustatuko zira. Horra behin zer gerthatu zitzaun. Gure ihiziko apheguari hurran bizi zen gizon zahar bat, zartain zaharra bezain gormanta. Eta arrats guziez gu aphegutik jalgi ta berehala juaitentzen gure ihizi-lekhurat ikusteko zer utzi ginien jateko hun zenik. Zonbeit aldi uzten ginien soberatzen zitzaun jateko edo edateko zerbait, eta bihamunian falta hatxemaiten gintien. Okhaztatuik gizon xaharrain eitatiaz, hitzartu ginen behar giniela ederki harrapatu. Arrats batez, etxeat abiatzen gira, eta bidian hatzemaiten duu gure gizona. Elheka hasten gira, eta erraiten daut: "Hou Battitta! Deus ee hunik utzi daaxia hor enetako?". "Ba gizona, ba! izan behar hor ano xahar undar bat". Eskiak emanik, uzten dut xaharra. Bihamunian Zaro guzia airian zen. Gizon gaixua heiagoraka ai zanik gau guzia uste zuten hiltzen zela. Izigarriko purga'at guk flaskuan utzia edan zien. Gaixo gizona! Eta sekulakotz utzi zien gure undarren biltzia.
Agian kunkurtuko hiz orruaz! Debriak eremain ahal hu Arradoiko kaskuari goiti! Leher eta zapart inen ahal duk!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia