Domintxaine-Berroeta (Zuberoa)

Katexima euskaraz

Katexima euskaraz Katexima beti euskaraz ikasi dute. Erdaldunei bakarrik onartzen zitzaien frantsesez. Goienetxe abizeneko apezaz dihardu.
Katexima beti euskaraz ikasi dute. Erdaldunei bakarrik onartzen zitzaien frantsesez. Goienetxe abizeneko apezaz dihardu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba... Ta zunbat... zunbat gauza... katixima ere...
- Bai?
- "C'est une petite histoire pourtant" bena katixima ere guk eskuaraz ikasia dik.
- A bai?
- A ba, ba, ba, ba, ba.
- Nola?
- [...] E?
- Nola?
- Liburiak eta bazien e, eskuarazko katixima e!
- A bai e?
- A ba, ba, ba, ba, ba. A ba, ba [...] frantsesez e, eskuaraz behar [...] e "l'abbé Goienetxe", heen Domintxinen, eona apez famatu hua aipatzen beitute, eskuara emaiten ta ibiltzen ta [...] ukana, bana katixima eskuaraz e!
- Bai?
- A ba, ba, ba, ba, ba. Bai.
- Eta apezgoa zer zen? Euskalduna ere bai?
- [...] Lar... Larzaaleko zian, Larzaaleko, eskualduna arraza pura, ta hua... hua... hua eskualduna zian. Hua... hua eskualduna zian, berenaz hola, oai e, nola erranen diat, ez zian eta fitsik... harendako normala zian.
- Bai, bai.
- Katixima eskuaraz ikastia. Ta bon, meza, ordian latinez zian, "donc...donc" ez zian eta oono [...] han, bena katixima guk beti eskuaraz, eta behar [...] arrazoina inportanta ukaiteko, eta ez katixima eskuaraz ikasteko e! Erran nahi diat eta familia nunbaitik jina bazen, eta senar-emaztek ez bazakiten eskuaraik eta, ordian haurrari onartzen zakon katixima frantsesez. "Mais c'était vraiment une exception eh", erten [...]. Egia! zinez, e!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia