Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Euskararen erabilera eskolan eta doktrinan

Euskararen erabilera eskolan eta doktrinan Gurasoak oso euskalzaleak; anai-arreba guztiek oso izen euskaldunak dituzte. Eskolan eta doktrinan erdaraz egin behar izaten zen; euskaraz egiten zuenari, belauniko jarri arazten zioten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurasoak oso euskalzaleak; anai-arreba guztiek oso izen euskaldunak dituzte. Eskolan eta doktrinan erdaraz egin behar izaten zen; euskaraz egiten zuenari, belauniko jarri arazten zioten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izenak oso euskaldunak dauzkazuela esan dozu?
- Bai, danok. Eta "partida de nacimiento" ataraten dounien, Gasteizen, originala dau euskeraz bakarrik, euskeraz bakarrik. Oin, "entre paréntesis" gero, "Maria" eta ifintten daue. Baiña han originala euskeraz bakarrik. San Migelgo parrokixan bautizauta gaoz.
- Horrek esan nahi dau aitta euskalzalia zala.
- Oso-oso. Eta ama be bai, e. "Goazen mendirik mendi euzkotar gazteak", eta horreik danok, amak erakutsitta dakigu horrek kantuok. Oin ixa ahaztu jat baiña. Horrek kantuok, e, Euzkadiko zerenak-eta, etxien erakusten oskuen, eta guk kantetan gauen. Aitta pozik egoten zan guk kantuek ikesi geuelako.
- Eta eskolan problemarik euskeriakin?
- Ene! Eskolaan! Buu! Eta elixan be bai. Dotriñia ta dana erderaz, e. Guk erderaz ez gauen, guk etxien berba bat be, eta ointxe be ez dou eitten erderaz, e. Baiña orduen euskeraz etxe barruen bakarrik, e. Kanpuen erderaz ein bihe zan orduen.
- Eta eskolan zela konpontzen ziñaten?
- A, ba nik oin frantsesa emungo baneuke eta buruz ikesi zera, holaxe. Horrenbestaiñok be ez. Ia erderaz ikesten hasi gintzen orduantxe. Baiña obligauta, e, obligauta. Eta euskeraz ein ezkero berba, belauniko. Bueno! Ni eta beste hiru-edo egun guztia belauniko eitten geuen. Aittak esaten oskun ez eitteko erderaz-ta. Belauniko. Eta zela maistriek be igarten otsen espaiñolen ideiekin ez gengozela (oso espaiñola zan, Madrilgua zan), zera, ba kastigauta. Gu beti kastigauta. Gu ondo. Eta gero ez gauenien kastigetan, kontuan itten geuen: zu, ez daigun egin zerik, euskeraz, bestela atzera balauniko egon bihar gare-eta. Baiña orduen leziñuak preguntau be ez guri. Emuten oskuen leziñuak, ikesitta fateko hurrengoko egunien, guri preguntau be ez. Ez oskuen preguntetan, guk ikesi be ez. Gero konturaketan nintzen zelako maistra txarra izan zan ha. Baiña gu pozik orduen. Ez dosku preguntatzen, zetako etxera goiazenien estudixau, hor konpon. Ta gero, ha zan maistria! Enee! Ointxe be akordetan gare haregaz maistriaz, ezebe ez oskun erakutsi.
- Madrilgua zan?
- Bai. Ta fan zan hemendik "a Santillana del Mar". Hara fateko modukue zan. Baiña orduen, nik pentsatzen dot, gehixenak holakuek, e. Hemen bertako jentie maistra-ta, orduen ez euen kolegixorik-eta, ezebe ez euen zertzeko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia