Domintxaine-Berroeta (Zuberoa)

Ameriketako lehengusuarekin euskaraz

Ameriketako lehengusuarekin euskaraz <p>Ezkondu zen osaba. Haren semea, Mixel, oso euskaltzalea da, euskaraz aritzen da berarekin. Etxean euskaraz entzunez gero ikasten da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DOB-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu zen osaba. Haren semea, Mixel, oso euskaltzalea da, euskaraz aritzen da berarekin. Etxean euskaraz entzunez gero ikasten da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Voilà". Ta gio... gio bolanjerguan, "donc" ez dakit zunbat urte erten dien, ez anitzik, bana zazpi, zortzi urte, ta hamar bat urte bolanjerguan, ta gio emaztia ezautu ta ezkondu, ta gio jin zen, eta gio ez [...] hua ere. Gio...
- Eta han hil dira?
- E?
- Han hil dira?
- Han hil dira e. A ba, ba, ba, ba. Ta haur bat´e badute, terrible eskualduna da gaiñeat oai.
- A bai e?
- Eskual Herriari atxikia. Terrible!
- Bai e?
- Eta bon, haur bat bazuten, ta haurra ere, haurrak eztaki anglesa ta eskuara bezik... Pentsa! A ba, ba, ba... Mikel, gue kusia [...] eskuara, eta oai telefonan ari dielaik gaztiaekin, ottoekilan e beti eskuaraz, bana gazte hua beti eskuaraz e.
- A bai e?
- "Enfin", hobe du, nik ez dakit anglesik e!
- Bai, bai.
- Alabak badaki...
- Pozgarria da.
- E?
- Hori pozgarria dela, poza....
- A ba, ba, ba. Eta "donc", hola da... e... bai. Hek eskuaraz, [...] senar-emaztiak eskualdunak. Inportantzia badu, oai oxtian, ene emaztiak erten nauzien, horrek aita eskualduna zian, eta ama Bidaxuneko, hak ez zakin eskuaraz hitzik. "Donc" etxen ez dute eskuaraik ikasi. Eskuarain zerik inportantena hua da, etxen entzutia.
- Bai.
- Haur batek ttipian entzuten balin badu, beti atxikiko du, bere bizi guzian atxikiko du goguan.
- Bai.
- Ez badu emaiten, ezpite... ez dielakoan eman nahi, bestenez etxen entzuna badu, adin batian ikasten dira denak!
- Bai.
- E?
- Bai, [...]
- Ba, bistan dena!

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia