Herriko eskolako zigor gogorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DER-023-068 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola publikoan, herri-eskolan, ilaran jarrita Cara al Sol abesten zuten. Francoren alde hildakoen oroimenez marmol bat zegoen eta harantz begira kantatzen zuten. Berak ez zuen inoiz letra ikasi. Zigorrak nahiko gogorrak ziren, eta jo ere egiten zen. Eskola unitarioak izaten ziren, herriko guztiek ikasten zuten han, sei urtetik 14 urtera arte. Mutilak klase batean eta neskak beste batean egoten ziren. Arbelak tripode batean zeuden, ez hormaren kontra. Behin irakasle batek 14 urteko mutil bat jo zuen, arbelaren kontra joan eta apurtu egin zuen. Oso gogorra zen. Maisuak erregimenaren aldekoak ziren. Denak ziren erdaldunak.
- Proiektua: Tximintx euskara elkartea
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Itsasne Zubiri
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: DER-023/068
- Kodifikatzailea: Itsasne Zubiri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!