Derio (Bizkaia)

Militarrei buruzko usteak

Militarrei buruzko usteak <p>Seminarioan literaturako irakaslearekin izandako tirabira. Berak etxean entzunda zeukan militarrak nahiko ezjakinak zirela eta Franco militarra zenez, "&iquest;&eacute;se ya sabe escribir o qu&eacute;?" galdetu zion irakasleari. Irakaslea oso espa&ntilde;ola ei zen eta izugarrizko errieta egin zion. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Seminarioan literaturako irakaslearekin izandako tirabira. Berak etxean entzunda zeukan militarrak nahiko ezjakinak zirela eta Franco militarra zenez, "¿ése ya sabe escribir o qué?" galdetu zion irakasleari. Irakaslea oso española ei zen eta izugarrizko errieta egin zion.

Transkripzioa

Eta han seminarioan bai badekoaz nik holako kontuak edo historia batzuk. Nonbaiten agertu dire. Han egon giñen ikasten eta guk euki gendun irakasle bat oso española zana. Eta emoten euskun literatura. Eta berak emon eban literatura eta estrofak eta autoreak eta genero literarioak eta rollo guztie. Eta agertzen da gaur eguneko literaturan, gaur egunekoa edo pasa dan mendeko literaturara eta non hasten dan esaten Francok idatzi zitula “las banderas rojas” edo. Nik ez nekien ezer. Eta ni aldeanotxue, ba. Ondo euskerea jakin barik eta… diñot, erderea jakin barik ondo. Eta nik esan neutsen klasean: “Bueno, pero ¿ése ya sabe escribir o qué?”. Hasi jatan kriston bronkea botaten: badakila zer dan gorriekaz bizitea eta bueno… la de dios! Ha izan zen “la de dios”. Ta, bueno, gero ni joan nintzen neure arduradunarengana eta esan neutsen zer pase jaten klasean ta esan eusten: “Joan, joan olgetan hortik”. Ta joan nintzen errekreora olgetan, baiña disgustoa kristolakoa. Bota eusten bronka bat… la virgen! Nik etxean iñoiz entzunda militarrak, ba, bueno, nahiko inkultoak zirela eta. Eta Franco militarra zen lez, ba “Horrek, horrek zer idatziko dau horrek, ba?” Norbaitek idatziko otsan. Zeozer idaztekotan, norbaitek idatziko eutsan. Iñoz entzunda be etxean, igual Pemán-ek edo, Jose María Pemán edo horrek idazten eutsazela diskursoak. “¿Ya sabe escribir ése?” ta kriston bronkea. Bueno, holan hasi giñen, ta gero holakoak euki genduzen bat edo bi edo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia